Borrar
Donostiako Antzoki Zaharrean burutu zen proiekzioaren aurkezpena. Arantzazulab
Arantzazuko frantsiskotarren ekarpenak jaso dituen dokumentala 2.000 ikuslek ikusi dute

Arantzazuko frantsiskotarren ekarpenak jaso dituen dokumentala 2.000 ikuslek ikusi dute

Arantzazulab-ek sustatutako 'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat' lana hainbat udalerritan proiektatu da

I. Altuna

Donostia

Domingo, 7 de julio 2024, 19:27

Arantzazuko ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko irakurketa intimoa jaso duen dokumentala 2.000 ikusle inguruk ikusi dute dagoeneko. Iragan azaroko Zinebi eta Arantzazuko Gandiaga Topaguneko aurkezpen instituzionalaren ondotik, Durangoko Azokan eta hainbat udalerritan ikus ahal izan da 'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat' ikus-entzunezkoa, hala nola Gasteiz, Arrasate, Oiartzun, Soraluze, Elduain, Aretxabaleta, Zumarraga, Oñati, Lazkao, Donostia eta Villabonan. Euskal Herrian ez ezik, Espainiako Filmotekaren Madrilgo Dore zineman ere ikusgai izan da.

Arantzazulab-Arantzazu Gaur Fundazioak sustatu duen lana da, Pello Sarasuak zuzenda, ek sustatutako lana da, Arteman Komunikazio Agentziak ekoitzi duena. Fundaziotik azaldu dutenez, «ikusleek bikain erantzun dute, eta bere ibilian harrera goxoa egin diote» dokumentalari. Era berean, udalerri askotan proiekzioarekin batera solasaldiak ere antolatu dira ikus-entzunezko lanarekin lotura zuzena duten hainbat pertsonekin.

Emanaldi-biraren baitan hainbat une berezi bizi izan dira: batetik, zenbait udalerritan Arantzazuko Frantziskotarren Anaidiak duen esangurarengatik; bestetik, hitzorduaren formatuarengatik. Honen isla da Oñatiko herri-ekitaldia, Eñaut Elorrietak musikatu zuena Bitoriano Gandiagaren olerkiak ere txertatuta. Uda eta gero proiekzio gehiago eskainiko dira.

Inoiz jaso gabeko ondare inmateriala

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijiosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua.

Arantzazuko frantziskotarrek herriarekin duten lotura, egindako ekarpenak alor ezberdinetan eta hori beren espiritualtasunarekin nola lotzen den ezagutzera ematen duen lana da 'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat', 70 minutuko dokumentala. Bertan zazpi frantziskotarren eta Arantzazurekin modu batean edo bestean harreman esanguratsua izan duten hainbat pertsonen testigantzak jaso dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arantzazuko frantsiskotarren ekarpenak jaso dituen dokumentala 2.000 ikuslek ikusi dute