I. Altuna
Donostia
Domingo, 7 de julio 2024, 19:27
Arantzazuko ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko irakurketa intimoa jaso duen dokumentala 2.000 ikusle inguruk ikusi dute dagoeneko. Iragan azaroko Zinebi eta Arantzazuko Gandiaga Topaguneko aurkezpen instituzionalaren ondotik, Durangoko Azokan eta hainbat udalerritan ikus ahal izan da 'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat' ikus-entzunezkoa, hala nola Gasteiz, Arrasate, Oiartzun, Soraluze, Elduain, Aretxabaleta, Zumarraga, Oñati, Lazkao, Donostia eta Villabonan. Euskal Herrian ez ezik, Espainiako Filmotekaren Madrilgo Dore zineman ere ikusgai izan da.
Publicidad
Arantzazulab-Arantzazu Gaur Fundazioak sustatu duen lana da, Pello Sarasuak zuzenda, ek sustatutako lana da, Arteman Komunikazio Agentziak ekoitzi duena. Fundaziotik azaldu dutenez, «ikusleek bikain erantzun dute, eta bere ibilian harrera goxoa egin diote» dokumentalari. Era berean, udalerri askotan proiekzioarekin batera solasaldiak ere antolatu dira ikus-entzunezko lanarekin lotura zuzena duten hainbat pertsonekin.
Emanaldi-biraren baitan hainbat une berezi bizi izan dira: batetik, zenbait udalerritan Arantzazuko Frantziskotarren Anaidiak duen esangurarengatik; bestetik, hitzorduaren formatuarengatik. Honen isla da Oñatiko herri-ekitaldia, Eñaut Elorrietak musikatu zuena Bitoriano Gandiagaren olerkiak ere txertatuta. Uda eta gero proiekzio gehiago eskainiko dira.
Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijiosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua.
Arantzazuko frantziskotarrek herriarekin duten lotura, egindako ekarpenak alor ezberdinetan eta hori beren espiritualtasunarekin nola lotzen den ezagutzera ematen duen lana da 'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat', 70 minutuko dokumentala. Bertan zazpi frantziskotarren eta Arantzazurekin modu batean edo bestean harreman esanguratsua izan duten hainbat pertsonen testigantzak jaso dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.