

Secciones
Servicios
Destacamos
E. A.
Domingo, 13 de abril 2025, 18:21
Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa berri bat jarri du martxan aste honetan Helen Frankenthaler (New York, 1928–Connecticut, 2011) artista estatubatuarraren obran oinarrituta.
'Araurik gabe margotzen' erakusketa irailaren 28ra bitartera egongo da zabalik. Irudi geometrikoak eta kolore multzo handiak topatu daitezke oro har, eta 1950eko hamarkadan hasi eta XXI. mendeko lehen hamarkadan amaitzen den ibilbide kronologikoa egiten du.
Frankenthaler «busti eta zikindu» teknika asmatu izanagatik da ezaguna, eta etengabeko esperimentazioan aritu zen sei hamarkada luzez. Atal bakoitzak erreferentzia egiten dio artistaren ibilbide oparoaren bizitzaren garai bati, eta abstrakzioaren bide berriak ikertzeari sekula utzi ez zion artista aitzindari baten ondarearen lekukotasuna da. Era berean, artistaren ekoizpenaren berri ematen du, ardatz hartuta artearen munduan izan zituen afinitate, eragin eta adiskidetasunen testuingurua. Hain zuzen ere, Frankenthalerrek 1953 eta 2002 bitartean sortutako hogeita hamar abstrakzio poetiko biltzen ditu, haren garaiko zenbait artistaren —Anthony Caro, Morris Louis, Robert Motherwell, Kenneth Noland, Jackson Pollock, Mark Rothko eta David Smith— pintura eta eskultura adierazgarriekin batera, haien artean sortu ziren sinergien erakusgarri.
Erakusketa Florentziako Fondazione Palazzo Strozzik eta New Yorkeko Helen Frankenthaler Foundationek antolatu dute Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta erakusketaren komisarioa Douglas Dreishpoon izan da, artistaren katalogoaren zuzendaria.New Yorken sortua, Frankenthalerrek Vermonteko Bennington Collegen egin zituen arte-ikasketak, Paul Feeleyren eskutik eta artearen ikuspegi tradizionalari jarraituz egin ere. Ondoren, Manhattan hirira itzuli zen, eta abstrakziorako bidea hartu zuen. 1950eko hamarkadaren hasieran, bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen New Yorkeko Eskolako figura nagusiak; gerraondoko Estatu Batuetako artearen ikonoak, Frankenthalerrek bezalaxe, jarduera esperimentalaren aldeko apustua egiten zuten, eta batzuk artistaren lagunartearen parte bihurtu ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.