Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizitzeko aukera izango dute igande honetan bertara hurbiltzen direnek. DV

Arditurri eguna ospatuko dute igandean

Egitarau oparoa antolatu da egun osorako eta meategiak bisitatzeko aukera ere izango da

I.A.

Donostia

Lunes, 8 de julio 2024, 19:10

Kaskoa jantzi, lurraren erraietara jaitsi eta garai batean ilunpean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizitzeko aukera izango dute igande honetan bertara hurbiltzen direnek. Eta lurpeko eremura sartzeaz gain, beste hainbat jarduerekin gozatuko dute, izan ere Arditurri eguna ospatuko dute egun horretan.

Publicidad

Egitarau oparoa antolatu da egun honetarako eta jarduera guztiak doan izango dira. Goizeko hamar eta erdietan hasita, meategietara bisita gidatuak eta, Luberriren eskutik, fosil tailerra izango dira. Hamaika eta erdietan (Alaiart-eko) Alaia Gaztelumendiri eta Arditurriko mural erraldoia egiten lagundu dutenei eskertza egingo zaie. Hamaiketatik ordubiak arte, haurrentzat jolasak eta tailerrak eskainiko ditu Abaraxka ludotekak. Ordu berean hasiko dira arruntean irekitzen ez den Arditurri-3 erromatar garaiko meatze-galeriara bisitak. Eguerdiko hamabietan Mineralen bila irteera gidatua abiatuko da parketxetik bertatik.

Jende asko bertaratzea espero denez gero, herritar guztiek parte hartzeko aukera bera izan dezaten, egun horretan ez da aurre erreserbarik egingo eta jardueretarako sarrerak edo txartelak bertan hartu beharko dira. Gainera, jan-edari zerbitzua izango da eta, guztia are gehiago girotzeko musika emanaldia izango da Herri Arte eskolaren eskutik.

Aiako Harriaren magalean dauden meategietara eta parketxera gerturatzeko aitzakia paregabea izango da igandekoa. Antolatzaileek herritarrak oinez edo bizikletan joateko gomendioa egin dute, izan ere bizikletak uzteko leku egokitua izango da.

Informazio gehiago behar duenak, dei beza 943495069 nahiz 688895068 telefono zenbakietara edo idatz dezala arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad