DV
Donostia
Sábado, 20 de julio 2024, 17:58
Argazkiaren aldeko apustua eginez eta tokiko talentuari balioa emanez, Aretxabaletako Udalak 'Argazkia.eus' Euskal Herriko lehen argazki topaketa egingo du 2024ko urriaren 5ean. Topaketan, 300 euroko zortzi sari banatuko dira hautatuak izaten diren Aretxabaleta, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako argazkilarien artean.
Publicidad
Antolakuntzak jakinarazi duenez, Euskal Herrian jaio edota bizi diren argazkilariek irailaren 8ra arteko epea izango dute beren lanak aurkezteko. Horrela, 300 euroko saria jasotzeaz gain, aukera izango dute beren lana jendaurrean aurkezteko Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, eta baita urrian egingo den argazki-erakusketa kolektiboan parte hartzeko ere.
Parte-hartzaile guztien artean, zortzi argazkilari hautatuko dira: bat Euskal Herriko probintzia bakoitzeko, eta beste bat Aretxabaletakoa. Zortzi pertsona horiek igoko dira agertokira, urriaren 5ean, beren argazki-proiektua aurkeztera, eta haien obra egongo da erakusgai urrian Arkupe kultur etxeko erakusketa-aretoan. Irabazleen izenak irailaren 16an (astelehena) emango dira ezagutzera.
Topaketan parte hartu ahal izateko, interesdunek karpeta bat aurkeztu beharko dute irailaren 8a baino lehen, honako hauek jasotzen dituena: argazki-proiektuari buruzko argibideak ematen dituen PDF bat, curriculum artistikoaren PDFa, NANaren kopia edo Euskal Herrian jaio edota bizi dela ziurtatzen duen agiria, eta proiektuaren 20 irudi solte (JPG formatuan, 1920px alderik luzeenean eta 72 ppp-tan).
Konprimatu ondoren, karpeta hori WeTransfer bidez bidali beharko da argazkia.eus@gmail.com helbidera, irailaren 8ko 23:59ak baino lehen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.