Borrar
Argazkien kontserbazioaren inguruko ikastaroa San Telmo Museoan

Argazkien kontserbazioaren inguruko ikastaroa San Telmo Museoan

Azaroaren 29tik abenduaren 1era izango da, argazki-ondarearen kontserbazioan eta zaharberritzean esperientzia duten bi adituen eskutik

Itziar Altuna

Donostia

Martes, 24 de octubre 2023, 13:04

San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak argazkiak kontserbatzeko ikastaroaren hirugarren edizioa antolatu dute, aurtengoan paperaren gaineko objetktu fotografiko historikoen kontserbazioaren inguruan izango dena. 'Fotografías en soporte de papel: identificación, análisis y conservación' izenburupean, Rosina Herrerak eta Laura Covarsík gidatuko dute ikastaroa (gazteleraz), azaroaren 29tik abenduaren 1era. Izen emateko epea urriaren 23an zabaldu zen, eta museoaren webgunearen bidez egin beharko da. Edukiera 50 laguneko izango da

Ikastaroan zehar partaideek argazki-objektu ezberdinak aztertuko dituzte, non papera den objektu horien euskarri edo euskarriaren parte. Prebentziozko kontserbazioa ere landuko dute eta, horretarako, aztertuko dituzte paperezko euskarridun argazkiak nola biltegiratzen eta erakusten diren eta muntatzeko eta egokitzeko proposamenak zein diren; azkenik, obra fotografikoaren azterketari aplikatutako azterketa eta analisi teknikak zeintzuk diren ikasiko dute.

Argazkigintzak geroz eta garrantzia handiagoa du museoek gordetzen dituzten bildumetan eta programatzen diren erakusketetan, eta material horien azterketa espezifikoa modu sistematiko eta zorrotzean egin behar da, behar bezala kontserbatzeko. Ikastaro hau Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da eta besteak beste, argazki-funtsen tratamenduari buruzko lan-ildoa indartzeko asmoz antolatua dago, izan ere ondare mota honek ezagutza eta prozesu espezifikoak behar ditu.

Irakasleak

Ikastaroa eskainiko duten irakasleek esperientzia handia dute arlo honetan. Rosina Herreraren kasuan, George Eastman House Museum-en (Rochester, New York) Argazkilaritza Zaintzan eta Zaharberritzean espezializatu zen. New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) lan egin du ere eta New Yorkeko Hispanic Societyren argazki bilduma zaintzen ere lagundu du. 2014tik argazki zaharberritzaile bezala lan egiten du Amsterdamgo Rijksmuseum-en .

Laura Covarsí, aldiz, argazki-ondarearen kontserbatzaile-zaharberritzailea, artearen historialaria eta argazkilaria da. 2017. eta 2019. urteen artean, Amsterdamgo Rijksmuseumeko zaharberritze-tailerrean argazki-materialen kontserbatzaile-zaharberritzaile gisa lan egin du. Gainera, argazki-bilduma publiko zein pribatuetarako lan egin du, batez ere Katalunian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argazkien kontserbazioaren inguruko ikastaroa San Telmo Museoan