Las diez noticias clave de la jornada

Txokolatezko ontzi batekin egin dut amets. Gogora etorri zait Gozo Artisauen Elkarteko kideek XVI. mendeko bale-txalupa baten txokolatezko erreplika bat uretaratu zutela ekainean, Albaolarekin elkarlanean. Albistea nonbait irakurri nuen, eta ametsak jakin-mina berritu dit. Zer gertatu zen txalupa horrekin? Jan egin al zuten? Itsasoaren gazi-zikinak ukitu berezia emango al zion txokolatearen mingostasunari, buket ezohikoren bat? Gozoak jarriko ziren arraunlariak… Ala nonbait gordeta dago oraindik, berrerabilpen baten zain? Demaren bat egiteko erabil dezakete ontzia, edo bertsolariak barrura igo, bertsotan kakao-mamitan egin dezaten. Pasai San Juan eta Pasai San Pedroren enegarren lehia ikusiko al dugu badian barrena, azukreztatua oraingo honetan? Tira, bikote maiteminduentzako suite akuatiko modura ere aloka daiteke, ezkonberriei esperientzia karamelizatu paregabea eskaintzeko.

Publicidad

Ez dut gogoan, ordea, txokolatearen ehunekoaren zenbatekoa zehaztu ote zuten. Esnearekin nahastua al zegoen? Kakao ezin puruagoa al zen? Egingo al dute berrinaugurazioa politikoek azukre-hautsezko xingola bat moztuta? Aingura eta sokak ere txokolatezkoak izango al ditu?

Eta espekulatzen hasita, noraino hel daiteke horrelako ontzi bat itsasoan barrena? Baionaraino? Londreseraino? Hawaiiraino? Nola jokatuko dute marrazoek material horretako ontzi bat begiztatzean? Ez dut zalantzarik bertara igotzen direnak eztitan egongo direla. Naufragatuz gero, izango dute zer jan behintzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad