Borrar

Azken aldian bolo-bolo dabilen 'Adolescencia' telesaila ikusi berri dugu etxean. Lau atalez osatua, plano-sekuentzia moduan filmatua dago, dena jarraian eta bat-batean gertatuko balitz bezala. Telesailak gazteen arteko harremanak, sare sozialen eragina, maskulinitatea, indarkeria edota erruduntasun sentsazioa bezalako gai interesgarriak lantzen ditu, nahiz alderdi batzuk airean utzi. Dena den, sakontasun dramatikoz eta sinesgarritasun handiz heltzen dio narrazioari, gehiegikeriarik eta morborik bilatu gabe.

Hiltzailearen eta haren familiaren ikuspegitik kontatuta dago dena. Biktimaz eta haren familiaz ez dakigu ezer. Ez dira telesailean agertzen. Ardatza hiltzailearen ingurumaria da, hiltzaile nerabearen beraren psikologia, haren familiak bere buruari egiten dizkion galderak, zertan huts egin zuten, nola heldu diren horraino.

Luisgé Martinen 'El odio' liburuarekin gertatu berri dena etorri zait gogora. Liburu mamu moduko horren argitalpenaren aldekoen eta aurkakoen eztabaidak bizi-bizi jarraitzen du. Eta bururatu zait antzeko eztabaida piz dezakeela 'Adolescencia'k ere. Batzuek esango dute hiltzailea zuritzen duela, biktimari ahotsa eta duintasuna ukatzen diola. Nork erabaki behar du, ordea, zertaz idatzi edo sortu? Non geratzen da gure argi-ilunen geruzak eta kontraesanak azaleratzeko aukera? Galderak egitekoa? Esku trebez idatzitako fikzioak hausnartzen laguntzen digu, bere gezur limurtzaileen bidez inoiz ikusi gabeko egia harrigarriak azaltzen dizkigu, eta badirudi gaitasun hori bera ukatu nahi zaiola.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fikzioa eta hausnarketa