Editore batek aspaldi eman zidan gaurdaino ondo iltzatuta geratu zaidan aholku bat: «Idazten duzunean, kontuan izan irakurleak zu bezain bizkorrak direla, edo gehiago akaso». Idazleak bere testuak jaurtitzen ditu ibaira, irakurleek nola ulertuko dituzten jakin gabe. Haiek ixten dute biribila, testua irakurtzeko lana hartu, eta ... idazlearen barne mundu hori bere egiten dutenean, beren barne munduaren arabera birsotzen dutenean.

Publicidad

Horregatik, azken aldian egile jakin batzuen biografiari buruz iritsi zaizkigun berri kezkagarri eta nazkagarrien aurrean (Patxi Ezkiaga, Alice Munro…), orduko fede horri eutsi nahi izan diot. Hasteko eta behin, biktimei elkartasuna helarazi nahi nieke. Erreparazioari dagokionez, halakoen ardura dutenek egin dezatela kontzientziak agintzen diena, izendapenak baliogabetuz edo gertatutakoa ikertuz. Ordezkari publiko ez naizen aldetik, ez dut uste niri dagokidanik kontu horretan jarraibiderik ematea. Idazle eta literaturzale naizen aldetik, ez naiz liburuak debekatzearen aldekoa. Uste dut obra eta egilea ez direla gauza bera, obra batek giza balioak eta balio literarioak izan ditzakeela egilearen bizimodua gorabehera, nahiz eta, agian, batzuk bereizketa horrekin bat ez etorri. Pentsatu nahi dut irakurleari behar besteko bizkortasuna aitortzen diogula oraindik, eta hark erabakiko duela zer egin egile horien liburuekin: desterratu, errezeloz hartu, lan literario gisa irakurri… Liburuak desagerraraziz gero, bizkortasun hori ukatuko genioke irakurleari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad