Borrar
Urgente Cortada la N-121-A por una colisión entre dos camiones que deja dos heridos graves
Arritzagako paisaia ezagutzeko irteera gidatua, larunbatean

Arritzagako paisaia ezagutzeko irteera gidatua, larunbatean

Ibilbideari goizeko 9.00etan emango zaio hasiera Beratzeagako (Amezketako) aparkalekutik eta izena ematea ezinbestekoa da

DV

Donostia

Jueves, 20 de julio 2023, 12:30

Arritzaga aldera hurbiltzen denak ikuspegi zoragarriz gozatzeko aukera du. Andurizko haitz zorrotzetik Basaizko harratera arteko arroila edo amildegia hasieran eta ondoren oihal berdez estalitako harana. Alderdi hartan, beheraxeago nagusi diren harkaitzen eta basoen ordez, abeltzaintza eta meatzaritza paisaiak gailentzen dira; behinola (duela 40.000 bat urte) glaziarra egon zen eremua.

Larunbatean, hilak 22, paisaia hauek gertutik ikusi eta izan duten historia ezagutzeko, bisita gidatua antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak, «gozatzea» helburu izango duen irteera. «Paisaiak jardueraren arrakasta bermatzen du. Gidariak begien bistan izango dena hobe ulertzen lagunduko duten azalpenak emango ditu, izan geologiaren arlokoak, izan historiaren nahiz hizkuntzaren sailekoak: bateko morrena, besteko antiforma, zamalekuak, meazuloak, saroiak, hausterretzak, tokien izenak…», adierazi dute antolatzaileek.

Txangoa goizeko 9.00etan hasiko da Beratzeagako (Amezketako) aparkalekutik eta leku berean amaituko da eguerdiko 13:30ean. Hamalau urtetik gorakoentzat da, baduelako zailtasun pixka bat.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako 943180335 zenbakira edo 688895069-ra dei daiteke edota barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi. Sei euroko prezioa du irteerak.

Parketxe saretik ohartarazten dutenez, ibilbidearen lehenbiziko zatia, Minetako bidea esaten zaiona, «ez da bereziki atsegina ibiltzeko, oinentzako esan nahi da. Aurreneko hiru kilometroetan, maldan gora betiere, hauspoa berotu egiten da eta oinazpiak pixka bat minbera daitezke. Alabaina, merezi du; ez izan zalantzarik. Esaera zaharrak dioen moduan, non gogoa, han zangoa».

Bigarren zatiak (Basaizko harratean hasten denak), ikusmiraren aldetik ez ezik, ez du aurrekoarekin zerikusirik zapaltzen den lurraren aldetik, bidea, harrizkoa izan arren, askoz ere samurragoa delako, diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arritzagako paisaia ezagutzeko irteera gidatua, larunbatean