DV
Donostia
Jueves, 20 de julio 2023, 12:30
Arritzaga aldera hurbiltzen denak ikuspegi zoragarriz gozatzeko aukera du. Andurizko haitz zorrotzetik Basaizko harratera arteko arroila edo amildegia hasieran eta ondoren oihal berdez estalitako harana. Alderdi hartan, beheraxeago nagusi diren harkaitzen eta basoen ordez, abeltzaintza eta meatzaritza paisaiak gailentzen dira; behinola (duela 40.000 bat urte) glaziarra egon zen eremua.
Publicidad
Larunbatean, hilak 22, paisaia hauek gertutik ikusi eta izan duten historia ezagutzeko, bisita gidatua antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak, «gozatzea» helburu izango duen irteera. «Paisaiak jardueraren arrakasta bermatzen du. Gidariak begien bistan izango dena hobe ulertzen lagunduko duten azalpenak emango ditu, izan geologiaren arlokoak, izan historiaren nahiz hizkuntzaren sailekoak: bateko morrena, besteko antiforma, zamalekuak, meazuloak, saroiak, hausterretzak, tokien izenak…», adierazi dute antolatzaileek.
Txangoa goizeko 9.00etan hasiko da Beratzeagako (Amezketako) aparkalekutik eta leku berean amaituko da eguerdiko 13:30ean. Hamalau urtetik gorakoentzat da, baduelako zailtasun pixka bat.
Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako 943180335 zenbakira edo 688895069-ra dei daiteke edota barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi. Sei euroko prezioa du irteerak.
Parketxe saretik ohartarazten dutenez, ibilbidearen lehenbiziko zatia, Minetako bidea esaten zaiona, «ez da bereziki atsegina ibiltzeko, oinentzako esan nahi da. Aurreneko hiru kilometroetan, maldan gora betiere, hauspoa berotu egiten da eta oinazpiak pixka bat minbera daitezke. Alabaina, merezi du; ez izan zalantzarik. Esaera zaharrak dioen moduan, non gogoa, han zangoa».
Bigarren zatiak (Basaizko harratean hasten denak), ikusmiraren aldetik ez ezik, ez du aurrekoarekin zerikusirik zapaltzen den lurraren aldetik, bidea, harrizkoa izan arren, askoz ere samurragoa delako, diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.