Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Hainbat herritarrek parte hartu zuten antzerki-ikuskizunean.

Ataungo jentilak herrira jeitsi dira beste urte batez

Jentilen etorrera ospatu zuten larunbatean eta 2.000 pertsona inguru bildu ziren bi saiotan

Josu Zabala

Ataun

Lunes, 23 de octubre 2023, 18:08

Jentilen mundu magikoa bueltan izan zen beste urte batez ere Ataunen, Jentilen Etorreraren eskutik. Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian, bi zibilizazioren koexistentzia, jentilena eta kristauena, oroitarazten duen jaia gogora ekarri zuten. Larunbatean ospatutako bi emanaldien artean bi mila pertsona inguru bildu ziren, irribarrak eta harridura bisitariengana hurbilduz.

Publicidad

Jentilen etorreraren jardunaldiak izaki misteriotsu eta sinestezinez betetako kaleko antzerki-ikuskizun ederra eskaini zuen. Ikusle guztiek txundituta gozatu zuten emanaldiaz, eta begiak zabal-zabalik izanik, misterioz betetako mundu batez gozatzea eragin zien.

Antzezleek, gaueko izakien paperean murgilduta, ikusleen arreta erakarri zuten, jentilen eta kristauen arteko liskarrak antzezten zituzten bitartean, tentsio eta barre-algaraz. Gaueko izaki beldurgarriek kristauei zein jentilei eraso zieten, elkarri errua botaz. Hala ere, Mari jainkosak, azkenean, izaki beldurgarri hauek kontrolatzea lortu zuen, herrian bakea berrezarriz.

Eszenografia ikusgarriak eta parte hartzaileen emanaldi bikainek aberastu zuten jardunaldia, EATE Abesbatzak eta OTSOA Dantza Taldeak eskainitako ikuskizuna barne. Herritarren talentua eta pasioa azalean geratu ziren beste edizio batez, eta emankizunaren kalitatean oso nabaria izan zen partaideen gogo eta grina.

Jentilbaratza Elkarteko hainbat kidek eta 150 interpretek parte hartu zuten larunbateko ekitaldean, beste behin ere tradizio honen etorkizuna ziurtatuta dagoela erakutsiz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad