Borrar
Baratze aurreko aldapan amaituko da aurtengo edizioa. S.T.E.
Auzolana erdigunean igandeko ziklokros proban
Segura

Auzolana erdigunean igandeko ziklokros proban

Ibilbide berria estreinatuko du aurtengo probak, Baratze pilotaleku aurrean amaituz

Josu Zabala

Segura

Jueves, 7 de diciembre 2023, 17:21

Igandean bueltan izango da lokatza Seguran. Pasa den urtean itzuli zen ziklokrosa herrira, txirrindulari elkartean izandako aldaketa batzuen ostean, gogotsu azaldu baitziren berriro ere proba antolatzeko. Antolakuntza taldeko kideentzat berria izan zen hura, baina bizilagun askoren laguntzak eta taldeko kideen kemenak, proba borobila izatea ekarri zuen. Pasa den urteko aho zapore gozoa kontuan izanik, aurten ere antolatzea erabaki zuten. Beti aipatzen den moduan, nahiz eta gauzak ondo atera, beti daude hainbat puntu hobetzeko, eta antolatzaileak buru belarri aritu dira aurtengo edizioa prestatzen.

Aurtengo edizioa aldaketa ugarirekin dator, baina nabarmenena, ibilbide aldaketarena izan da. Helmuga plazan jarri beharrean, Baratze pilotalekuaren aurrean jartzea erabaki dute, giroa bertara mugitzeko asmoz.

Gainera, larunbatean, txirrindulari eskoletako gaztetxoek trebatze saio batez gozatzeko aukera izango dute, aurtengorako prestatu duten zirkuitua ezagutu eta bizikleta gainean erabilgarriak izan daitezken hainbat gomendio entzuteko.

Herritarrentzat ere zirkuitoa irekita egongo da (trebatze saioaren ostean), eta probatu nahi duen edonork horretarako aukera izango du. Antolakuntza taldea harago joan nahi izan da, eta zirkuituan emandako itzuli bakoitzagatik, errifa bat emango zaio herritar bakoitzari (ordu bateko iraupena izango du saioak, beraz, itzuli gehiago ematea lortzen duenak, errifa gehiago lortuko ditu).

Herritik herrira

Larunbat arratsaldean eta igande goizean frontoian taberna jarriko du antolakuntzak, jasotzen den dirua hurrengo edizioak antolatzeko bideratuz. Bertan salda, pintxoak eta edariak eskainiko dira gerturatzen direnentzat. Aurreko urteko harrera ikusita, bisitari zein bizilagunak gerturatzea espero dute, beharrezkoa den finantziazioan laguntza emateko eta egitasmoarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Zirkuitoa ostiralean montatuko dute. Herritarrei montaketa egunerako zein iganderako boluntario bezala laguntzeko deia ere luzatu nahi izan diete. Berretsi nahi izan dute haiek eta babesle zein laguntzaileen babesik gabe, ezinezkoa izango zela proba antolatzea, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete eskainitako laguntzagatik.

Proba

Goizeko 9.30ean emango zaio hasiera igandeko zitari, Master 40, 50 eta 60-ko partaideen probarekin. 10.30ean kadete neska eta mutilen txanda izango da. Junior mutilak eta open eta Junior neskak 11.30ean abiatuko dira. Proba nagusia 12.30ean hasiko da, Elite/ Sub 23 eta Master 30 gizonezkoen lasterketarekin. Zirkuituak 2.700 metroko luzera izango du aurtengoan, horien artean 400 metroko asfalto zatia hartuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzolana erdigunean igandeko ziklokros proban