

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Viernes, 14 de marzo 2025, 12:42
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako beste laguntza deialdi bat abiarazi du. Gazteak Auzolanean programak 25.000 euroko diru izendapena du ingurunea inplikatzen duten talde egitasmoak abian jartzen laguntzeko eta aldi berean, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko». Proiektu bakoitzak 1.500 euro eta 5.000 euro arteko laguntza jasoko du eta ekimena gauzatzeko 2026ko ekainera arteko epea izango dute hautatuak izango diren taldeek.
Proiektuak artistiko eta/edo kultural komunitarioak izan beharko dira; edo jasangarritasuna eta ingurunearen zaintza oinarri dutenak, edo berrikuntza sozial edo komunitariokoak izatea, genero berdintasunaren, euskararen, kulturartekotasunaren, elkartasunaren eta bestelakoen eremuetan. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 4ra arte egongo da zabalik.
Aurkeztutako proiektu guztietatik bost aukeratuko dira aukeratuak, eta aurreko urteetan bezala, hautatutako proiektuek ere laguntza teknikoa jasoko dute Gaztegune+ programaren lan jardunaldien eta jarraipen tutoretzen bidez, beren ideia proiektu bihurtzeko.
Gizarte-berrikuntzako proiektuak garatzen laguntzen duten dirulaguntza hauei esker, 2017tik, Gipuzkoako 113 gaztek 32 proiektu garatu ahal izan dituzte. Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak, guztira, 171.000 euro baino gehiago bideratu ditu programa honetara urte hauetan.
Iazko deialdian hautatutako proiektuek osasun mentala, aisialdi inklusioa, emozioen kudeaketa, arte garaikidea edo deskonexio digitala bezalako gaiak jorratuko zituzten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
«Eran dos chicos con la cara cubierta y le han apuñalado en la espalda y el brazo»
Oskar Ortiz de Guinea
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.