Borrar
Bertako produktuen aukera zabala egongo da Altzoko Azokan. Núñez
Azoka Bereziarekin hasiko da Olentzerotan Jakinminez igandean
Altzo

Azoka Bereziarekin hasiko da Olentzerotan Jakinminez igandean

Hitzaldiak, erroskila-tailerra, talo-jana eta kontzertuak ere egongo dira datozen egunetan

Amaia Núñez

Altzo

Viernes, 8 de diciembre 2023, 17:40

Hamazazpigarren urtez Olentzerotan Jakinminez Kultur egitaraua antolatu dute Altzon. Ekitaldi ugari izango dira urtea amaitu bitartean, hitzaldiak, bakarrizketak, ikastaroak, antzerkiak… Altzoko Kultura batzordeak, Santilazpi Guraso Elkateak eta Elordi elkarteak elkarlanean antolatuta.

Bihar emango diote hasiera zazpigarren urtez egingo den Gabonetako Azoka Egunarekin. Goiz guztian plazan bertako eta inguruko herrietako ekoizleak egongo dira produktu aukera zabalarekin. Barazkiak, esnekiak, fruituak, ogia eta gozoak, odolkiak edota mondejuek osatuko dute, besteak beste, elikagaien aukera zabala, eta artisautza produktuak ere ez dira faltako: xaboiak, ukenduak, bitxiak, eskulanak, eta abar. Gainera, talo egileak egongo dira. Euria egingo balu, azoka frontoian egingo da.

Egitarau zabala

Era berean, astelehenetik aurrera egitarau zabala aurreikusi dute Altzon. Astelehenean, Usurbilen eta Hernanin burutu duten zaintza ereduen esperientzia azalduko dute Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkateak eta Jabier Lertxundi Hernaniko alkateak. Batzarremuñon egingo da ekitaldia, 19:00etan.

Asteartean, San Blas erroskilak egiten ikasteko tailerra emango du Gurutze Gaztañaga herritarrak, 17:30etik aurrera Elordi elkartean. Parte hartu nahi dutenek 943.652.413 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Asteazkenean, 'Apaiz kartzela' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egingo da 19:00etan Batzarremuñon. Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta apaiz ohiak aurkeztuko du. Ostegunean, abenduaren 14an, 'Netflix-ek Joxe Azurmendi irakurri zuenekoa' izenburuko hitzaldia eskainiko du Haritz Azurmendi Filosofian lizentziadunak eta gizarte zientzietan doktoreak, 19:00etan Batzarremuñon. Nazioen inguruko topikoez arituko da Joxe Azurmendiren 'Europa bezain zaharra' liburuan oinarrituta.

Abenduaren 15ean, ostiralarekin, Verde Prato abeslariaren emanaldia izango da 19:00etan Batzarremuñon. Ana Arsuaga tolosarrak bere lana aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude Udaletxean eta Ostatuan bost eurotan.

Larunbatean, berriz, Kontalari2 taldearen ipuin kontaketarekin hasiko dute arratsaldea, 17:30ean Batzarremuñon, eta, ondoren, talo jana-egingo dute Elordi elkartean. Taloa, hirugiharra, txorizoa, txokolatea eta gaztainez osatutako otordua dastatuko dute. Haur eta gaztetxoak 20:00etan hasiko dira eta gazte eta helduak 21:00etan. Talo-janaren prezioa 8 eurokoa izango da haur eta gaztetxoentzat, 14 euro ikasle gazteentxat eta 22 euro helduentzako.

Olentzerotan Jakinminez egitaraua abenduaren 21an, ostegunean, amaituko da. Loatzo Musika eskolako ikasleek Gabonetako emanaldia eskainiko dute elizan 18:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azoka Bereziarekin hasiko da Olentzerotan Jakinminez igandean