Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Martes, 6 de abril 2021, 18:35
Herri txikietako biztanleriaren zahartzea geldiarazten lagunduko duten ideia arkitektoniko berritzaileak, gazteak erakarriko dituena eta herriak jendez hustea saihestuko duena. Horixe bilatzen du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 'Europan' izeneko nazioarteko deialdirako proposatu duen erronkarekin. Hiri eta arkitektura-ideien Europako lehiaketa ospetsua da ... hau, bi urtean behin egiten da eta zenbait leku hautatzen dira, Europa osoko 40 urtetik beherako arkitekto gazteek bertan beren eraikuntza-proiektuak egin ditzaten.
Europar Batasun osoko erronkak ebazteko deialdi berria aste honetan bertan egin da, eta Iñaki Arriolak zuzentzen duen Sailaren proposamena da Gipuzkoako Beizama udalerrian, 143 biztanleko udalerrian, gazteentzako alokairurako 12 etxebizitza publiko sortzea. Horretarako proposamen berritzaileak eskatzen dira. Herriko Udalak hektarea erdiko partzela bat, elizaren ondoan, laga dio Etxebizitza Sailari, proiektua egin dadin.
Beizamakoa da 'Europan' lehiaketaren 16. ekitaldiko 40 enklabeetako bat; enklabe horiek 9 herrialdetakoak dira (Belgika, Alemania, Frantzia, Espainia, Italia, Norvegia, Suitza, Austria eta Suedia). Beizamak Espainiako beste sei tokirekin batera (Almendralejo, Alzira, Bartzelona, Esparraguera, Madril eta Roquetas de Mar) parte hartuko du lehiaketan, eta horiei Europako gainerako herrialdeek hautatutako enklabeak gehituko zaizkie. Nazioarteko epaimahai batek abenduan jakinaraziko du zein den Gipuzkoako udalerriaren proiekturako talde irabazlea, eta proiektu horrek eraikuntza eta urbanizazio proiektua idazteko eta obra zuzentzeko agindua jasoko du.
Pablo García Astrain Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariak azaldu duenez, «berritzea da helburua, alokairuko etxebizitza publikoaren beste kontzeptu bat garatzera begira; izatez, etxebizitza publikoaren kontzeptu berri horrek etxe produktiboaren ideiari erantzun beharko dio eta hiri eta eraikuntza egitura tradizionalekin, bat etorriko diren landa-ingurunerako bestelako bizimoduak sustatu beharko ditu«. Horrekin guztiarekin, »desagertzeko arriskuan dagoen habitata babestea« lortu nahi da.
Beizama Gipuzkoaren bihotzean kokatua dago, Tolosatik 14 kilometrora eta Azpeititik 12 kilometrora. Mendi artean dagoen herri honek 124 biztanle ditu (Eustat-en 2020ko datuen arabera) eta landa-herri tradizional askoren erronkei egin behar die aurre, hau da, udalerriko gazteei eustea eta beste batzuk erakartzea eta bertan finkatzea, bai ekoizpen-jarduera txikiak sor ditzaten, bai bertan bizi eta lanera beste leku batzuetara joan daitezen.
Eusko Jaurlaritza da 'Europan' lehiaketatik datozen proiektuak garatzen eta eraikitzen dituen administrazio bakarretako bat. Etxebizitza Sailak 184 etxebizitza sustatu ditu Basaurin (1991) eta 84 Mina del Morron (Bilbo, 2001). Azken deialdia 2019an egin zen, eta gaur egun Lasarte-Orian ehun etxebizitza babestu sortzeko hiri-plangintzan lan egiten ari da. Azken proiektu honetan lantzen den etxebizitza produktiboaren alderdia, berez, berria da, eta Beizamarekin alderdi horretan sakondu nahi da, bizitzeko eta lan egiteko aukera ematen duten etxebizitza-eredu berritzaileak bilatuz. Izan ere, kontzeptu horien beharra areagotu egin da Covid-19aren pandemiaren ondorioz.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.