

Secciones
Servicios
Destacamos
Itziar Altuna
Donostia
Lunes, 14 de abril 2025, 17:17
'ALOS QUARTET taldeak 'Bogota - La Habana' izeneko doinu berria kaleratuko du. Konposizio hau taldearen 25. urteurrena ospatzeko Kolonbia eta Kuban burututako biran estreinatu zuten eta grabazioan Ernesto Oliva cubatar pianista ezagunaren kolaborazioa izan dute. Jean Phocas Alos Quarteten teknikariaren eskutik erregistratua, taldeak, Iñigo Egia eta Iñar Sastreren laguntza ere izan du grabaketan.
Xabier Zeberio taldeko kidearen esanetan, «2024ak bira zoragarri bat oparitu zigun. Alos Quarteten 25. urteurrenarekin bat, gure musika lehen aldiz Kolonbia eta Kubara eraman genuen. Bizipen ahaztezinak. Oso eskertuta hau posible egin zenuten guztioi eta hain bero hartu gintuen publikoari». Urtemuga berezi hau bidaia honekin ospatu zuen Alos Quartet-ek, ez zuen grabazio berezirik argitaratu, hogeigarren urteurrenean egin zuen moduan. Orduan, zuzeneko bat plazaratu zuten beste hainbat musikariren parte hartzearekin, besteak beste Izaro, Oreka Tx, Josu Zabala eta Gari 'hertzainak', Gorka Hermosa, Natxo de Felipe eta Aitor Etxebarria. «Material berria prestatzen ari gara, baina ez dugu ezer berezirik egingo urteurrenagatik», adierazi zuen orduan Zeberiok. Bada apirilaren 10ean kaleratu dute 'Bogota-La Habana' izeneko doinu berria. Ameriketako biran bizitako esperientziak biltzen dituen making of bideoaz lagundurik dator fandango alai eta indartsu hau.
Datozen hilabeteetan hainbat jaialditan kontzertuak eskainiko ditu Alos Quartetek, tartean Donostiako Musika Hamabostaldian eta udazkenean Alemanian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.