Borrar
Iragan erromatarra ezagutzeko aukera izan berri dute Irunen Dies Oiassonis ekimenak antolatutako jarduerekin. F. De la Hera
Burdinak Erromatar Inperioan izandako garrantzia aztergai Uda Ikastaroetan

Burdinak Erromatar Inperioan izandako garrantzia aztergai Uda Ikastaroetan

Oiasso Museoak eta Gordailuak elkarlanean antolatu dute eta abuztuak 31 eta irailak 1ean izango dira

I. Altuna

Donostia

Viernes, 21 de julio 2023, 13:04

Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispania eta Akitaniaren arteko mugan, egungo Irungo zorupean ezkutatua dagoen Oiasso erromatar hiria, baskoien portua izan zen antzinaroan eta Erromatar Inperioaren garaian komunikazio eta merkataritza zentro garrantzitsu bilakatu zen. Xantalen ermitaren barnean aurkitu den nekropoliak, Irugurutzetako meategiak edo Oiasso museoaren atzean aurkitu diren termak horren froga dira.

Oiasso museoak garai hartako hainbat objekturekin osaturiko bilduma zabala biltzen du. Irunen kokatu zen aintzinako erromatar hiria ezagutzeko aukera eskaintzen du museoak. Baina erakusketa eta bisita gidatuekin batera, beste hainbat jarduera antolatzen ditu, garai hartako biztanleak nola bizi ziren ezagutarazteko. Honela, pasa de asteburuan Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiak iragan erromatarrera eraman zituen irundarrak eta bisitariak, prozesioak, zirku erromatarra, antzerki emanaldiak eta bestelako hainbat esperientzia gastronomikoekin.

Uda ikastaroa

Datorren asteetarako, beste jarduera bat ere iragarri dute. Irungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ari dira Oiasso Erromatar Museoak eta Gordailuak EHUaren udako ikastaroa eskaintzeko. 'Más que espadas; el hierro en el Imperio Romano' izenburua izango duen ikastaroa abuztuaren 31an eta irailaren 1ean izango dira Gordailuan, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroan, eta Oiasso Museoan, biak Irunen.

Burdinaren ekoizpenari buruzko azterlanek azken urteotan jaso dituzten berrikuntzak ezagutaraztea izango da, besteak beste, ikastaroaren helburua. Baita Erromatarren meatzaritza eta metalurgiari buruzko ikerketa arkeologikoen emaitzak Inperioaren testuinguru historikoan txertatzea, eta Burdinaren ikerketa arkeologiko eta metalurgikoen esparruan historian eragin handiena izan duten ekarpenak nabarmentzea.

Ikastaroa publiko guztiarentzat da eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Burdinak Erromatar Inperioan izandako garrantzia aztergai Uda Ikastaroetan