Borrar
Caf-Elhuyar sariketako azken irabazleak. Lobo Altuna
CAF-Elhuyar sariketak argazkilaritza lanak ere aitortuko ditu aurten

CAF-Elhuyar sariketak argazkilaritza lanak ere aitortuko ditu aurten

Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean itxiko da

I.A.

Donostia

Lunes, 14 de abril 2025, 17:00

'Begi berriz kontatzeko' goiburuarekin, abian da Elhuyarrek eta CAF enpresak Neiker institutuaren babesarekin antolatzen duten CAF-Elhuyar sariketaren 2025eko edizioa, kategoria berrituekin, izan ere argazkilaritza lanak ere aitortuko dira. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, sariketaren helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa eta kazetaritza bultzatzea, saritzea eta aitortzea, eta gai horiek gizartera hurbiltzea. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean itxiko da.

«Gizartearen etengabeko bilakaerarekin» bat egin dute sariek, eta honela, artikuluak eta audioak saritzeko kategoriei, argazkilaritza zientifikoarena gehitu zaie, hortaz aurtengo leloa, Begi berriz kontzeko'. Gainera, gazteek leku berezia izango dute kategoria horretan, eta argazkien bitartez beren ikuspegia ematera gonbidatuko dituzte.

Modu honetan, dibulgazio artikuluen kategoriara euskaraz sortutako dibulgazio lanak aurkeztu beharko dira, zientzia eta teknologiaren arlokoak. Kategoria honen baitan, artikulu orokorrak aurkez daitezke, hau da, edozein zientzia edo teknologia gairi buruzko dibulgazio artikuluak, edota norberaren ikerketan oinarritutakoak, hots, zientziako edota teknologiako norberaren tesietan oinarritutako dibulgazio lanak edo norbere ikerketari buruzko artikuluak. 2.000 euro, oroigarri bat eta 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza lortuko ditu irabazleak.

Bestalde, zientzia kazetaritza kategoriara argitaratutako kazetaritza lanak aurkeztu beharko dira, bi formatukoak: idatzizkoak (euskarazko hedabide batean argitaratutako zientzia kazetaritzako artikuluak) eta audioak (zientzia eta teknologiako gaiak gizarteratzeko irrati piezak edo podcast audioak, euskaraz sortuak). Irabazleak 1.000 euro, oroigarri bat eta 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza eskuratuko ditu.

Hirugarrenik, argazkilaritza lanen kategoria berrira zientziarekin edota teknologiarekin lotura duten argazkiak aurkeztuko dira. Bi azpikategoria egongo dira: heldu edo 18 urtetik gorakoentzat (2.000 euro, oroigarria eta 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza irabazlaerentzat) eta gazte edo 14-18 urtekoentzat (zientzia edota teknologiarekin zerikusia duen esperientzia bat gozatzeko aukera -1.000 euro inguruko balioa- eta 'Elhuyar' aldizkariaren urtebeteko harpidetza).

Azkenik, Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari, eta irabazleak 2.000 euro, oroigarri bat eta 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza jasoko ditu. Sari hau bateragarria da beste sariekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco CAF-Elhuyar sariketak argazkilaritza lanak ere aitortuko ditu aurten