Borrar
Dejabu konpainiak 'Itzulera' lana aurkeztuko du larunbatean Gazteszenan

Dejabu konpainiak 'Itzulera' lana aurkeztuko du larunbatean Gazteszenan

Hitzordua 19:30ean izango da, eta sarrerak 10 euroko prezioa izango du.

I. Altuna

Donostia

Martes, 21 de enero 2025, 17:34

'Itzulera' Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria da, umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana. Asteburuan Errenteriako Lekuona Fabrikan estreinatu zen eta larunbata honetan Gazteszenan aurkeztuko dute. Hitzordua 19:30ean izango da, eta sarrerak 10 euroko prezioa izango du.

Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideek euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Obrak zuzeneko road movie baten egitura du eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Ainara Gurrutxagak, Urko Redondok eta Miren Alcalák osatzen dute Dejabu konpainia, baina egitasmo bakoitzean «sortzaile talde zabala izaten dugu ondoan», diote. «Poetikoa, garaikidea eta hauskorra den antzerkia interesatzen zaigu. Elkartzeko gonbitea egiten duena. Biziraupen ekintza bat da guretzat». 2001.ean sortu zuten konpainia eta 2013an Antzerki Labea eskola sortu zuten «antzerki garaikidea herritarren eskura jartzeko helburuarekin».

Gaur egun Errenteriako Niessen Kulturgunean konpainia egoiliar dira eta Lekuona Fabrikaren gidaritza taldeko kide.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dejabu konpainiak 'Itzulera' lana aurkeztuko du larunbatean Gazteszenan