![Dena prest Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan ospatzeko](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/09/UEMA%20eguna.jpg)
![Dena prest Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan ospatzeko](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/09/UEMA%20eguna.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Jueves, 9 de mayo 2024, 13:27
Udalerri Euskaldunen Eguna maiatzaren 18an izango da Lesakan (Nafarroa), 'Zubiak zeharka' lelopean, Lesakako Udalak eta UEMAk hainbat talde eta elkarterekin elkarlanean antolatuta. Guztien artean «egitarau oparoa» osatu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute Lesakako Herriko Etxean egindako agerraldian. Bi urtetik behin antolatzen da egun da, udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko
Martin Aramendi UEMAko lehendakariak aurkezpenean nabarmendu du maiatzaren 18koa «udalerri euskaldun guztien eguna» dela, ez UEMAko kide direnena soilik. «Aspaldi erabaki zen egun hau udalerri euskaldun guztion bilgune izatea, UEMAko kide izan ala ez», esan du. Gaur egun, 175 udalerri inguru dira Euskal Herriaren luze-zabalean udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak. Aramendik adierazi du udalerri euskaldunek euskararen normalizazioari egiten dioten »egundoko ekarpena« jai giroan ospatuko dutela Lesakan.
Aramendik eskerrak eman dizkie lesakarrei hasieratik erakutsitako jarreragatik eta eguna aurrera ateratzeko azken hilabeteotan egindako lan guztiagatik: «Hasieratik, Lesakako Udalari egun hau elkarlanean antolatzeko eskua luzatu genionetik, ezin hobeto erantzun du herriak, eta bileraz bilera herriko hainbat elkarte eta eragile buru-belarri aritu da».
Bestalde, Lesakako Euskara zinegotzi Eneko Fernandezek nabarmendu du Lesaka udalerri euskalduna dela eta «harro» daudela «lesakarren izaeraren eta nortasunaren ezaugarri nagusienetakoa euskara izateaz, euskaldunak izateaz». Horregatik, ziurtatu du «pozgarria» dela Udalerri Euskaldunen Eguna herrian izatea.
Eguna 09:45ean abiatuko da, dianarekin, soinulariekin eta txistulariekin Harriondoatik. 10:00etan UEMAren batzar nagusia egingo da, eta ondoren euskara taldeen topaketa 'Euskararen olatu berria sortzeko gakoak' izenpurupean. Haurrentzako herri kirolak ere izango dira.
12:30ean ekitaldia izango da plazan, eta 13:15ean fanfarrea Lesakako Musika Eskolako ikasleekin. Bazkaria 14:30ean izango da, Bidenabar taldeak girotuta, eta 18:00etan bertso-triki poteoa abiatuko da, Maddi Ane Txoperena eta Josu Sanjurjorekin. Larrain dantza herrikoia egingo dute 20:00etan, Lesakako gaiteroekin, eta 20:45ean erromeria izango da Trikidantz taldearekin. Bukatzeko, 23:30ean dj festa hasiko da Fifi & Fefarekin.
Halaber, Udalerri Euskaldunen Egunean ohikoa izaten da euskararen aldeko lanean nabarmendu den elkarte, herritar edo eragileren baten lana aitortzea. Aurten, UEMAk, Lesakako Udalak eta antolakuntzan aritu diren herriko eragileek horrela erabakita, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak jasoko du omenaldia, maiatzaren 18an eguerdian egingo den ekitaldi instituzionalean.
Izan ere, EHE sortzeko lehen bilerak Lesakan egin zituzten, eta hasierako talde sortzaile hartako kide ziren Kontxi Erro eta Antton Erkizia euskaltzale lesakarrak. Horien lana aitortzea erabaki zuten antolatzaileek, baina omenaldia talde sortzaile osoari eta EHEk urte askoan euskararen alde egin duen lanari zabalduta.
Azkenik, Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, 'Solasa izan' izeneko abestia ere egin dute lesakarrek, elkarlanean. Ekhiñe Zapiainek eta Itziar Telletxeak idatzi dituzte hitzak, eta Arranoband taldeak sortu du musika. Ibai Gogortza aritu da teknikari lanetan. Abestian eta bideoklipean lesakar askok hartu dute parte. Bideoklipa, berriz, Mikel Leizaren lana izan da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.