DV
Donostia
Miércoles, 12 de junio 2024, 18:53
Basakabiko udalekuek ateak zabaldu dituzte berriro 11. denboraldia prestatzeko. ETBko 'Go!azen' telesail arrakastatsua atal sorta berriarekin iritsiko da udazkenean, bertako ikasleen abenturak ardatz izango dituena. Batzuk ikusleentzat ezagunak izango dira, baina beste batzuk lehenengo aldiz azalduko dira pantailan.
Publicidad
Iazko pertsonaiei dagokienez, Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) eta Maitane (Nerea Arriola) berriro izango dira uda pasatzen Basakabin. Bertan, aurpegi berriak topatuko dituzte: Izar (Irati Martin), Joritz (Julen Taboada), Alaia (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar).
Aurten Maitane izango da Basakabiko zuzendaria. Ilusioz jasoko ditu ikasle berriak, baina ikasleen artean berehala sortuko dira gatazkak eta ez du uda erraza izango. Basakabiko kultur arduradun berria Leire (Sara Cozar) izango da eta Izarren ama. Aurten ikasle ospetsu baten, Kepa Etxaideren, jaiotzaren urteurrena dela-eta, ikuskizun handi bat egin nahi da Basakabin, eta Leire izango da saio horren arduraduna. Baina emakume tradizional samarra eta zorrotza izanik, Maitanerekin gorabehera handiak izango ditu Basakabiren kudeaketaren inguruan.
Abenturak, maitasuna, adiskidetasuna, ezin ikusiak eta umorea izango ditu uztarri udazkenean ikusgai izango den denboraldi berriak. Eta, guztia euskal musikaz zipriztinduta.
Denboraldia aurkezteko bideoklipa datozen egunetan grabatuko da, Iker Laurobak sortutako musika eta hitzak oinarri izango dituena. Horrenbestez, zeharo murgilduko dira datorren ikasturteko aurrestreinaldi, kontzertu eta telesaila prestatzeko lan guztietan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.