Borrar
Urgente Agreden con un arma blanca a un joven de 16 años en el barrio donostiarra de Egia
Donostiatruk azoka, aurreko edizio batetan. D.U.
Donostiatruk azokaren edizio berri bat, larunbatean

Donostiatruk azokaren edizio berri bat, larunbatean

Tabakalerako barruko plazan egingo da, goizez, etxeko artikuluen salmentara bideratuta

I. A.

Donostia

Jueves, 13 de marzo 2025, 12:29

Etxeko hainbat artikulu hondakin bihurtzen ditugu erabiltzeri uzten diogunean. Hau ekiditeko, bigarren eskuko Donostiatruk azokak aukera paregabea eskaintzen du, produktu hauei erabilera berri bat emateko. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lortzeko aukera eskaintzen du ekimenak (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratzeko ere. Hilabetean behian antolatzen den azoka honen edizioa berri bat iritsiko da larunbata honetan, martxoak 15ean, Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara.

Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen du bigarren eskuko azoka hau, eta bertan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak ere egingo dira. Gainera, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.

Donostiatruken salmenta-postu bat izateko aurrez izena eman behar da udalaren webgunearen bidez, aurreko asteko larunbata baina lehen. Ondoren, zozketa egiten da izena eman duten pertsonen artean, eta azokaren aurreko asteazkenean edo ostegunean pertsona guztiei emaitza jakinarazten zaie.

Azoka fisikora joaterik ez dutenek, Donostiatrukek sarean duen bertsioaren bidez burutu ditzakete norbanakoen arteako bigarren eskuko objetuen erosketa edo salmenta. Bestalde, behar ez dituzten objektuak musu-truk eman nahi izanez gero, nolotiro.org web orria erabiliz egin daiteke. Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaus, cáritas...

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzatik gogorarazten dutenez. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da.

Azken Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker 3 tona inguru CO2 ez dira atmosferara isuriko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostiatruk azokaren edizio berri bat, larunbatean