Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Miércoles, 13 de noviembre 2024, 13:00
XV. Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuitua abian da eta larunbata honetan emanaldi berri bat eskainiko da. Han zuzen, Easo Emakumeen Abesbatzak eta Easo Sinfoniettak kontzertua eskainiko dute parte hartuko dute,19:30ean, San Telmo Museoko elizan, Gorka Miranda eta Lucía Arzallusen zuzendaritzapean. Sarrerak 3 euroko prezioa izango du, eta leihatilan eta museoaren webgunean daude eskuragarri.
Musikagileak antolatuta San Telmo Museoarekin lankidetzan, kontzertu honek euskal abesbatzen errepertorioaren erakusketa bat eskainiko dio publikoari, estreinaldi garaikideak eta musika tradizionalaren moldaketak uztartzen dituen egitarauarekin, «San Telmo Museoa bezalako espazio esanguratsuan», adierazi dute Euskal Herriko Musikagileen Elkartetik.
Emanaldia 'Argi artean' Iñaki Carcavillak konposatutako lanarekin hasiko da, ilargiaren faseen inguruan egituratzen den suite bat. Konposizioak sei mugimendu ditu, eta ilunabarretik egunsentira arte ilargi argiaren ñabardurak aztertzen ditu, bai koruari dagokionez, bai instrumentuei dagokionez ere. Obra honetan hainbat instrumentu jole bakarlarik parte hartuko dute, besteak beste, tronpeta, tronpa, tronboi, biolin, fagotaz osatutako ensenblea izango baita koruarekin batera.
Kontzertuak konpositore beraren, Carcavillaren, 'Hiru maitasun-kanta' lanaren erabateko estreinaldiarekin jarraituko du.
Eta amaitzeko, 'Tríptico de canciones populares vascas' interpretatuko da, J.D. de Santa Teresaren bilduman oinarrituta, eta Josu Elberdinek moldatua. Triptikoak piano eta korurako egokitu diren pieza tradizionalak biltzen ditu, publikoa euskal musika herrikoira hurbilduz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.