

Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 6 de abril 2025, 17:58
Egiar Otegi oiartzuarrak jantzi du Gipuzkoako Eskolarteko txapela eta Suhar Gesalaga azpeitiarra gelditu da bigarren, Azpeitian jokaturiko final jendetsuan. Hala, biak izango dira Gipuzkoako ordezkari Euskal Herriko finalean. Azpeitiko Elikagunean jokatu zen ostiralean finala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartearen eskutik. 175 lagun bildu zituen ekitaldiak eta giro beroan aritu ziren zortzi bertsolariak kantari: Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte, Suhar Gesalaga, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberria, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita. June Aiestaran egungo txapeldunak, ez du aurten lehiatu jada gainditua baitu eskolarteko adina.
Aurtengoan zenbait aldaketa ekarri ditu Gipuzkoako Eskolarteko txapelketak, eta harrera ona izan dutela dirudi. Batetik, lekua. Izan ere, Lasturren egin izan da urteetan, bertsolari gazteen asteburu pasari lotuta. Formatoari eutsi zaio, baina neurri txikixeagoan. Izan ere, Azpeitian, Elikagunean burutu da, duela urte batzuk Bertso Eguna egin zen gunean. Bestetik, eskolarteko finalaren arratsalde berean Gelatik Plazara ekimeneko finalak jokatu dira, eta eskolartekoak borobildu du bertsolari gazteen eguna. 150 laguneko afaria jarri zuen antolakuntzak eta sarrera denak agortu ziren.
Bestalde, urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa asteburu honetan amaitu da 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da. Gasteizen eman zitzaion amaiera aurtengo Kuadrillartekoari larunbatean festa giro ederrean.
Eskibel jauregiko plazan, euskaldun berriaren plazan hasi ziren agurrarekin finalaurrekoa kantatzera zetozen lau taldeak, Lautadako 4 gara, Gasteizko Pinto pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak. Hainbat plaza eta bertso lan burutu ostean epaileen erabakiz Arlobiko bardoak eta Pinto pintto taldeak izan zirenbazkalosteko finalera pasa direnak.
Bazkari ostean eman zitzaion hasiera final handiari. Kantuan aritutakoak Pinto pintto taldeko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilbiru eta Amaia Iturriotz. Gorbeialdeko taldekoak Irati Anda, Manu Bendala, Gari Sarriugarte eta Aitor Jimenez. Gai jartzen Irati Martinez eta epaitzen Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua, Maria Izaga, Egoitz Iradier eta Endinka Jimenez. Lan guztiak burututa, Gasteizko Pinto pintto taldekoak nagusitu ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.