Aiora Renteria, Ze Mays taldeko abeslaria, Bidegurutzean saioan izango da asteazkenean. EITB

EITBko irratiek audientzia datu «onenak» erdietsi dituzte

CIESen azken neurketaren arabera milioi erdiko langa gainditu du taldeak

dv

Donostia

Miércoles, 26 de mayo 2021, 12:45

EITBko Irrati emisorek – Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika– gora egin eta milioi erdi entzuleren langa gainditu dute, inoizko daturik onena CIESeko urteko lehen neurketaren arabera. Zehazki, astelehenetik ostiralera 548.000 lagunek bat egiten dute EITBko irratiekin Euskadin eta Nafarroan.

Publicidad

Aipatutako txostenaren arabera Radio Euskadik 223.000 entzuleko audientzia eskuratu du, 2013tik lortzen duen daturik onena. Euskadi Irratiak ere nabarmen egin du gora eta 136.000 entzule izan ditu. Radio Vitoriak, bere aldetik, 28.000 entzule ditu.

Gazteak, ordea, 115.000 entzule izan ditu, gazteei zuzendutako musika irratien artean erreferentea bilakatuz, eta EITB Musikak inoizko bere daturik onena eskuratu du bere 20. urteurrenean: 46.000 entzule.

Fernando Velazquez, Biba Zuek saioan

Asteazkenean, ETB1eko Biba Zuek saioan izango da Fernando Velazquez musikagile eta orkestra zuzendaria. Hainbat soinu banda egin izan ditu telebistarako eta zinemarako, eta Jatorrizko Musika Onenaren Goya saria ere irabazi zuen 2017an 'Un monstruo viene a verme' pelikulan egindako lanagatik.

Horretaz gain, beste hainbat filmen soinu banda egin du, esterako 'El guardian invisible', 'Gernika', 'Ocho apellidos vascos', 'Lo imposible' eta 'El orfanato', eta Koldo Serra, J. A Bayona edo Nacho Vigalondo bezalako zuzendariekin lan egin du.

Publicidad

Eguna osatzeko gaueko 22:30ean, azken asteotan bezala, 'Bidegurutzean' saioaren atala izango da Kai Nakai, Zea Mays eta Francis eta Doctor Deseo musikari eta taldeekin. Aurreko ataletan bezala,gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan, eta abesti bat joko du bertan. Azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad