![Elkarretaratzera deitu dute astelehenean Kabiaren inguruko «azken sententzia euskarafoboa salatzeko»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/25/kabia.jpg)
![Elkarretaratzera deitu dute astelehenean Kabiaren inguruko «azken sententzia euskarafoboa salatzeko»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/25/kabia.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 25 de octubre 2024, 16:14
Gipuzkoako Kabia erakundeko egoitzako laguntzaileen engonkortze prozesua bertan behera utzi duen sententzia «kezkagarria « eta «larria» dela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, eta ELA eta LAB sindikatuek, eta erabiltzaile eta langileen alde elkarretaratzera deitu dute datorren astelehenean, urriaren 28rako, Donostiako Gipuzkoa plazan, «azken sententzia euskarafobo, erreakzionario eta atzerakoi' hau salatzeko». Era berean, «babes osoa» helarazi diote Kabia Foru Organismo Autonomoari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari sententzia honen aurrean helegitea jarri eta prozesua «azken bururaino eramateko».
Kontseilutik gogorarazi dutenez, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 1. aretoko epaileak bertan behera utzi du aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kabia erakundeko egoitzako 54 laguntzaileen egonkortze prozesua, bertan jasotako euskara ezagutzeko eskakizunak «gehiegizkoak» direla argudiatuta.
«Kezkagarria eta larria iruditzen zaigu geroz eta bortitzagoa den oldarraldi judizialaren baitako sententzia hau, milaka herritarren hizkuntza eskubideak, hizkuntza berdintasunera bidean egindako lana, eta, azken buruan, herri borondatearen isla den jardun normalizatzailea kolokan jartzen dituelako», adierazi dute.
Adineko eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaz arduratzen da Kabia organismo autonomoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari atxikita dagoena. Egoitza desberdinak ditu Arrasaten, Andoainen, Azkoitian, Bergaran, Eibarren, Elgoibarren, Errenterian, Hernanin, Irunen, Lasarte-Orian, Oñatin, Ordizian, Pasaian, Tolosan, Villabonan eta Zumaian.
Bestalde, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) «kezkaz eta larritasunez» hartu du ere sententzia. Mankomunitateko lau udalerritako egoitzen langileei eragiten die erabakiak (Tolosa, Oñati, Hernani eta Bergara), eta bertako alkateekin batera, adierazpena argitaratuko dute, epai honek «herritarren hizkuntza-eskubideak zapaltzea» dakarrela salatuz, «desproportzioa» eta «inposizioa» argudio faltsutzat hartuta. «Ez da onargarria. Zerbitzu publikoek bermatu egin behar dituzte herritarren hizkuntza-eskubideak, eta horrelako epaiek erabat trabatzen dute hori bermatzea», adierazi dute.
Gisa horretako sententziak «pilatzen» ari direla ohartarazi dute UEMA-tik. «Epaiak irakurrita, argia da norabide bat marrazten ari direla epaitegiak, herritarren hizkuntza-eskubideak gutxiesteko eta hizkuntza-plangintza erabat baldintzatzeko», gaineratu dute. Horregatik, bat egin dute Kontseiluak, ELAk eta LABk deitu dituzten mobilizazioekin, eta baita tokiko euskalgintzak deitutakoekin ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.