

Secciones
Servicios
Destacamos
Emakume txirrindulariak hamaika hitzordu jarrita dituzte hurrengo egunetan 'Emakumeak Errepidera' programaren baitan. Atzo besteak beste, ohorezko gonbidatu bat izan ziuzten Tolosaldetik Betelu aldera jo eta Azpirozko gainera egindako bueltan. Joane Somarriba, Leire Olaberria, Rosario Rodriguez 'Xary', Arantzazu Azpirotz... ondoan izan zituzten etorkizuneko txirrindulari txapeldunek Nafarroa aldera egindako txangoan eta denak pozik pedalei emanez. Horrela agertzen ziren behitzat egindako argazkietan irteera honetan parte hartu zutenek eta amaitutakoan ziotenez «ohore bat da guretzat bere alboan kilometroak egitea bizikleta gainean».
Emakumeak errepidera programa «Gipuzkoako Kirol Aldundiak, Donostia San Sebastian ziklo-gidariaren laguntzarekin bultzatutako programa da» azaltzen du Arantzazu Azpirotz, txirrindulari ohia eta laguntzaile lanean ari dena Leire Olaberriak eta Rosario Rodriguezek daramaten programan.
Gainera, «emakumeari zuzendutako bizikleta-jardueren programa, emakumezkoa jarduera horretan sartzea errazteko helburuarekin, komunitate horrek eskatzen dituen beharrizan pedagogikoak, sozialak eta independentziakoak deskubrituz. Errepide-txirrindularitzan interesa duten adineko emakumeak. Mugaketa: 80 parte-hartzaile. Mailaka antolatutako taldeak, behar egokituei erantzuteko», azpimarratzen du txirrindulari ohiak.
Programa honen helburu nagusia «emakumeei txirrindularitza praktikan sartzen laguntzea» dela aditzera eman dute eta «errepideko txirrindularitza praktikatzeko honako helburu hauek betetzea: segurtasuna, teknika eta independentzia». Gainera, «zaletasun hori partekatzen duten beste neska batzuekin harreman sozialak sustatzea».
Maiatzaren 22an jarri zen martxan egitarua eta uztailaren 11n amaituko da, Antolatutako ekitaldien artean azpimarratzekoa da azken egunean egingo den DSS zikloturista burutuko dute. «DSS zikloturista, aitzindaria emakumeentzako txirrindularitza proiektu baten bultzadan, ibilbidearen zati bat programako parte-hartzaileen mailarako ibilbide alternatibo batekin egokitzen duena», azaltzen du Azpirotzek.
Amaitu aurretik, besteak beste, asteazken honetan Iker Erkiziarekin entrenamendua izango dute eta tailerra Amaia Martioda kirol nutrizionista eta Leire Olaberriarekin.
Informazio gehiago lortzeko idatzi Info.emakumeak@gmail.com helbide elektronikora.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.