

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Martes, 12 de noviembre 2024, 13:11
Ernest Hemingway-ek Euskal Herriarekin izan zuen harremana aski ezaguna da. Euskal kultura eta gastronomiak asko erakarri zuen idazle estatubatuetarra, eta sarritan bisitatu zuen gure herria. Bada, harreman estu honen inguruan hitz egingo du asteazken honetan, hilak 13, Iñaki Sagarna historialariak, 'Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak' hitzaldi zikloaren baitan. Idazlearen eta Euskal Herriaren arteko loturan sakonduko du Sagarnak, bere lanak eta bizipenak euskal kulturarekin nola lotu ziren aztertuta. Saioa 19.00etan izango da, Santa Teresa komentuan (Parte Zaharra).
Ziklo honen helburua Gipuzkoako historian hain ezagunak ez diren pasarte batzuk azpimarratzea da, Aintzinarotik XX. mendera artekoak. Koldo Mitxelena Kulturuneak (KMK) antolatzen du Miguel de Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin lankidetzan.
Ondo ezagutzen du Sagarnak Ernest Hemingway-ren obra eta lana. 2019an hasi zuen idazleari buruzko ikerketa lerroa. 'Hemingway in Idaho fellowship' beka lortu zuen The Community Library-n, Hemingway bere buruaz beste egin zuen etxea kudeatzen duen erakundean, lan egiteko. Ketchum-en (Idaho) Idahoko euskaldun eta Hemingway-en arteko harremanak ikertzen hasi zen. Harrezkero, Ernest Hemingwayn eta Euskal Herriaren arteko harremanak ikertzen ari da.
Euskal Herria Museoak 2021ean egin zuen EH-EH erakusketan parte hartu zuen, besteak beste, bai eta 2024ko uztailean Donostian eta Bilbon egin zen Ernest Hemingway eta Euskal Herria kongresua antolatzen ere.
'Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak' hitzaldi zikloaren azken saioa urtarrilaren 8an izango da. 'Euskal Herriko artearen historia feminista bat nondik hasi?' hitzaldian Ane Lekuonak jorratuko du Euskal Herriko artearen historia ikuspegi feminista batetik, arreta 1950-1972. urteetan jarrita eta aldi horretako emakume artistak balioan jarrita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La mejor hamburguesa de España está en León
Leonoticias
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Agreden con un arma blanca a un joven de 16 años en el barrio donostiarra de Egia
Oskar Ortiz de Guinea
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.