Borrar
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian da. UEMA
Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du UEMAk

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du UEMAk

Udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean kanpaina abiarazi du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian

I. Altuna

Donostia

Domingo, 2 de abril 2023, 18:26

Gainean da 2022ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia eta, ohi bezala, UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Gipuzkoan apirilaren 3an, astelehenean, hasiko da kanpaina eta ekainaren 30era arte iraungo du.

Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi da, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez. 2021ean Gipuzkoan 83.100 herritarrek euskara aukeratu zuten Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan. 2023ari begira, aldiz, Ogasunaren helburua da 100.000 pertsona fisikok aukera hori egitera iristea.

Udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean gauzatzen da kanpaina, eta foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak bere beharren arabera moldatuko du. Besteak beste, Errenta aitorpena euskaraz lelodun kartel orokorra eta azalpen kartela jarri ditu eskura UEMAk, nork bere arabera moldatzeko aukerarekin. Gipuzkoan, aurten ere, 'Ogasunarekin euskaraz' leloa erabiliko du aldundiak, eta UEMAk ere halaxe gehituko du Gipuzkoako udaletara zabaldutako euskarri guztietan.

Errenta euskaraz egiteko modu bat baino gehiago daude: autolikidazio proposamena onartzeko orduan, eta baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan Ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean ere, euskaraz egin nahi dela hautatuz edota dagokion langileari horrela adieraziz. Bestalde, aitorpena gestoria batean eginez gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko eta Ogasunekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea ere adierazi daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du UEMAk