I. Altuna
Donostia
Lunes, 22 de julio 2024, 18:34
Barandiaran Museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago. Eraikin honen lehenengo aipamenak XV. mendekoak dira; historia luzea du, beraz. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuena.
Publicidad
Baina Larruntzako errotatik pasatako urarekin, beheraxeago Errotatxo eraiki zuten 1667an, ataundarren beharrei hobeto erantzuteko. Hasieran bi harrikoa bazen ere, XIX. mende bukaeran harri bat kakaoa ehotzeko erabili zuen Martin Garaialdek, txokolatea egiteko; 'Garaialde Txokolateak' sonatuak ziren. Ondoren, 1900. urtean, Garaialdek bertan dagoen zerrategi hidraulikoa eraiki zuen, Errotatxori erantsita. Zerrategi hori, zerra bertikal batez, ixagailuz eta tornu batez osatuta dago.
Bada, Barandiaren Museoaren eskutik, Errotatxo eraikina ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira uztailaren 25ean eta 28an. Uraren indarraz zerrategia eta irin errota martxan ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Ondoren, talo tailerra egingo dute. Bertan, artoak duen eta izan duen garrantzia ezagutuko dute, eta beraiek bertan egindako taloa dastatuko dute, bisitari amaiera emateko.
Bisita honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izan da, honako telefono zenbakietara deituz, 943 18 03 35 edo 688 895 069, hala nola helbide elektronikora idatziz, barandiaran@gipuzkoanatura.eus.
Bestalde, Aralarko parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du uztailaren 31an, kasu honetan, inguruko basoak eta zuhaitz hauen leiendak ezagutzeko. Izan ere, gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Hori diote, behintzat, Barandiaren Museotik.
Publicidad
Gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare badira oraindik gure mendietan, eta hauek ezagutzeko ibilbide erosoa proposatzen dute. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuko dira 10:00etan, eta Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko dira mendizaleak, berriz ere Lizarrustira itzultzeko.
Kasu honetan ere, izena ematea derrigorrezkoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.