Borrar
Etorkizun iraunkorra irudikatzeko ekimena

Etorkizun iraunkorra irudikatzeko ekimena

Alboan Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak 'Etorkizun Jasangarri' lehiaketa antolatu dute 16 eta 25 urteko gazteei zuzenduta

I. A.

Donostia

Sábado, 15 de marzo 2025, 12:31

Gure egunerokotasunean egiten ditugun ekintzak erreferentziatzat hartuta, gure komunitateetan etorkizun iraunkorra irudikatzeko asmoarekin, Alboan Gonbernuz Kanpoko Erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak 'Etorkizun Jasangarria' lehiaketa antolatu dute. Honela, parte hartzaileek galdera honi erantzuna eman beharko diote, aukeratzen duten modalitatean: Nola irudikatzen duzu zure ingurune soziala, kulturala, naturala... 5, 10 edo 15 urte barru?

Izan ere, lehiaketak lau modalitate artistiko izango ditu: argazkia (koloretan), poesia (berrogeita hamar bertsotan gehienez), kontakizun laburra (hiru orrialdetan gehienez), eta marrazkia (teknika librean). Euskadiko 16 eta 25 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu izango du modalitate bakoitzeko.

Lehenengo saria 200 eurotan baloratua izango da eta bigarrena 100 eurotan modalitate bakoitzeko. Lanak bidaltzeko epea 2025eko martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Euskaditik mundura

Alboan Fundazioa eta Deustuko Unibertsitatea garatzen ari diren Euskaditik Mundura proiektuaren barruan kokatzen da lehiaketa hau, zeinak gatazka armatuak, migrazio-krisiak, gaixotasunak edo indarkeria bezalako erronka globalei aurre egiteko gonbidapena eskaintzen duen, demokrazia mehatxatzen duten eta Garapen Jasangarriko Helburuak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoak ugaritzen ari diren testuinguruan.

Esparru akademikoko, hirugarren sektoreko, erakundeetako eta gazteriako ikuspegi ezberdinak batzen dituen topagune bat, erronka horiei tokian-tokian ekiteko, lau funtsezko zutabetan oinarrituta: iraunkortasuna, hezkuntza, generoa eta giza eskubideak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etorkizun iraunkorra irudikatzeko ekimena