Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta, Pamiela argitaletxeak argitaratu duen 'Mamuki' liburua eskutan dutela. Iñigo Uriz (Foku)
Etxepare saria irabazi zuen 'Mamuki' haurrentzako obra argitaratu dute

Etxepare saria irabazi zuen 'Mamuki' haurrentzako obra argitaratu dute

Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean aurkeztu zuten lana da

I. Altuna

Donostia

Miércoles, 9 de octubre 2024, 17:19

Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi zuen 'Mamuki' proiektua argitaratu du Pamiela argitaletxeak. Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean egindako lana da, «beldurrari buruzko gogoeta jostagarria», epaimahaiaren esanetan. Bi autoreek atzo aurkeztu zuten proiektu honen emaitza Iruñean.

Liburuak testua eta ilustrazioa uztartzen ditu irakurlearengan irribarrea eta konplizitatea pizteko. Mamu txiki bat da istorio honen protagonista, Mamuki. Gau Beltza da eta gaixorik dagoenez ezin du sustorik eman. Horregatik, hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen, hala nola banpiroa, zonbia, Zakuzahar edo Otsoko, baina ez dute sendatzea lortuko.

Ilustrazioen bidez, apaindura gutxiko etxean osagai bakoitzak sinbolismo handia erakusten du. Narrazioa, aldiz, paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, eta erritmoa eta errima erabiltzen ditu, «haurrei oso gertukoa» eginez. Honela, irakurlearengan irribarrea eta konplizitatea piztea lortzen du albumak, «eta orrialdeetan atzera egiteko gogoa, lehen begiratuan ikusi ez ditugun xehetasunak bilatzeko, ludikotasuna eta adiskidetasuna aldarrikatzeko», diote argitaletxetik.

Egileak

Maite Rosendek pintura muraleko goi-mailako gradua eta ilustrazioa ikasi zituen Bartzelonan, eta ondoren hainbat diziplina artistikotan treba#tzen jarraitu zuen. Gaur egun 'freelance' gisa egiten du lan ikus-entzunezko piezen, kartelen eta ilustrazioen enkarguak eginez, bere lan pertsonalak albo batera utzi gabe.

Nerea Ariznabarreta aldiz, 2003an hasi zen ipuinak kontatzen eta 2008an antzerki-konpainia bat sortu zuen. Esperientziak eta zenbait ikastarok narratzaile gisa trebatu dute idazle eibartarra.

Haurrentzako albumak sortzeko aurtengo Etxepare sarian 31 lanek parte hartu dute, eta 2025eko deialdirako baldintzak urtea hasi bezain laster argitaratuko dira. Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du. Saria Nafarroako 23 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxepare saria irabazi zuen 'Mamuki' haurrentzako obra argitaratu dute