Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Lunes, 23 de diciembre 2024, 12:31
Etxepare Euskal Institutuak 2023. eta 2024. urteetan 100.000 euroko dirulaguntza bana jaso du Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren eskutik, euskara eta euskal sorkuntza zabaltzeko hogei bat ekintza finantzatzen lagundu dutenak. Horri esker, Institutuak bere lankidetza kultural eta artistikoa indartu ahal izan du Europako eta Latinoamerikako hainbat lurralderekin.
Horrela, Etxepare Euskal Institutua Kolonbiako Cundinamarca eskualdearekin garatzen ari den lankidetzaren esparruan, Bogotako Antzoki Nagusian egindako programazioa indartu eta sendotu ahal izan da. Azken bi urteetan Tanttaka, Kukai, Led Silhouette eta Alos Quartet konpainiek jardun dute bertan. Bogotako Zinematekak ere euskal zinemari eskainitako ziklo bana hartu du. Eta Bime Bogota azokak, Latinoamerikako musika industriaren topaketarik handienetarikoak, hainbat jarduera profesional eta euskal artisten showcase-ak hartu ditu. Aipatzekoa da, halaber, Amets Arzallus bertsolari eta idazleak Cartagena hiriko Hay Festival jaialdian parte hartu zuela iaz.
Mexikon, Institutuak azken urteotan egindako lanaren ildotik, euskarazko egileen presentzia bultzatu da Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan, eta Argentinan jarraipena eman zaio EAS-EZE ikerketa eta ekoizpen artistikoko programari, Bitamine Faktoria eta Muntref-ekin (Museos de la Universidad Nacional de Tres de Febrero) elkarlanean garatua. Txilen, berriz, Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinema Jaialdian euskal zinemaren leihoa bultzatu da, eta euskal konpainiek Teatro a Mil jaialdian parte hartu dute, Santiagon. Kanadan, eta bereziki Quebecen, Elbira Zipitria Katedra egonkortu da, Montrealgo McGill Unibertsitatean, kultura-berrikuntzara bideratua. Era berean, Amaia Elizaran eta Igor Calonge artista egoiliarrak hartu ditu Montrealgo École de Danse Contemporaine zentroak. Karmele Jaio idazlea Toronto Festival of Authors jaialdian izan zen 2023an, eta Xabi Aburruzaga musikariak bira egin zuen herrialdean barna.
Bestalde, Flandria – Euskadi aldebiko lankidetza kultural eta artistikorako programaren esparruan, biltzar akademiko bat antolatu zen urrian Leuven-en, bi lurraldeen arteko lotura sakona artean bidez aztertzeko. Era berean, jarraipena eman zaio Finlandiako Basking Beat & Bite jaialdiari eta Eskoziako Dance Base dantza-zentroarekin lankidetzan aritu da Institutua Edinburgh Festival Fringe jaialdiaren esparruan. Azkenik, aipatzekoa da Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten parte-hartzea Sydneyko Biurtekoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.