Borrar
Europako metrologia kongresurik garrantzitsuena Gipuzkoan egingo da irailean

Europako metrologia kongresurik garrantzitsuena Gipuzkoan egingo da irailean

Arlo horretako ehun aditu bilduko ditu Idekok eta Tekniker-ek elkarrekin antolatuko duten Europako 3DMC ekitaldiaren 8. edizioan

I. A.

Donostia

Miércoles, 19 de julio 2023, 13:51

Neurketen zientza da metrologia. Bere aplikazioa fabrikazio industrialean, metrologia industrial gisa ezagutzen dena, funtsezkoa da fabrikazio eta mantentze prozesu eraginkorrak garatzeko, osagaien neurrien zehaztasuna eta produktuaren kalitatea hobetzea bermatzen baitu. Arlo honetan lanean diharduten enpresa garrantzitsuenek lehen aldiz Euskadin antolatuko den 3DMC-n parte hartuko dute. Europako metrologia kongresurik garrantzitsuena da eta Ideko eta Tekniker zentro teknologikoek, Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kideek, elkarrekin antolatuko dute irailaren 26tik 28ra.

Ideko eta Tekniker-eko instalazioetan, Elgoibarren eta Eibarren daudenak, egingo da urteroko ekitaldi hau, eta arlo horretako ehun aditu baino gehiago elkartuko dira, besteak beste akademiako ordezkariak, soluzio teknologikoen hornitzaileak, ikertzaileak eta industriako profesionalak, azaldu dute bi enpresek prentsa ohar batean.

Hiru egunetan aurkezpenak, hitzaldiak eta zuzeneko erakustaldiak eskainiko dira. Horien artean neurketa teknologiak nabarmentzen dira, hala nola fotogrametria, ikusmena, neurketa sistema eramangarriak; laser tracker edo laser eskanerra esaterako, eta hainbat aplikazio, hala nola azalerak digitalizatzea 3D eskaneatzearen bidez edo metrologia integratzea ikuskapenean fabrikazio aurreratuko prozesuetan.

Erakusketa espazio bat ere egongo da, non metrologia industrialeko azken aurrerapenak eta tresnak erakutsiko diren, eta neurketa tresnak eta sistemak hurbiletik ezagutzeko eta probatzeko aukera eskainiko da.

Gainera, hitzaldira joaten diren pertsonek aukera izango dute sektore batzuetako aplikazio industrialetako arrakasta kasuak ezagutzeko; automobilgintzan, aeronautikan, espazioan edo energia eolikoan, besteak beste. Eta zientzia eta esplorazio espazialaren industriako proiektu bereziak ezagutzeko.

3DMC urtero egiten den Europako kongresua da, industria eta ikerketa helburuetarako 3D neurketa teknologien aplikazioan eta garapenean zentratua. Antolaketa batzordean ikerketa zientifiko-teknologikoko eragile nabarmenak daude, hala nola National Physical Laboratory (NPL), University College London (UCL) eta RWTH Aachen University.

Antolatzaileei buruz

Ideko euskal zentro teknologikoak, 35 urte baino gehiagoko ibilbidea du fabrikazio aurreratuan aplikatutako teknologia berriak ikertzen, garatzen eta berritzen, arreta berezia jarrita doitasunezko makina eta prozesuetan eta fabrikazioari aplikatutako adimen artifizialean.

Bestalde, Tekniker, fabrikazio aurreratuan, gainazal eta materialen ingeniaritzan eta ekoizpenerako IKTetan 42 urteko esperientzia espezializatua duen zentro teknologikoa da. Bere misioa da I+G+Bren bidez gizarte osoari hazkundea eta ongizatea ematea, enpresa sare osoaren lehiakortasunean modu iraunkorrean lagunduta

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Europako metrologia kongresurik garrantzitsuena Gipuzkoan egingo da irailean