![Euskadiko Artxibo Historikoko ondarearekin lotutako ikerketarako diru-laguntzak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/09/Artxibo%20historikoan%20ikerketa.jpg)
![Euskadiko Artxibo Historikoko ondarearekin lotutako ikerketarako diru-laguntzak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/09/Artxibo%20historikoan%20ikerketa.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donosita
Martes, 9 de julio 2024, 18:32
Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo funtsekin eta dokumentu ondarearekin lotutako ikerketa proiektuetarako lau beka banatuko dira, 10.000 eurokoak. Eusko Jaurlaritzako gobernu bilarek 2024ko deialdia onetsi du astearte honetan. Helburua, Euskadiko Artxibo Historikoan dagoen euskal dokumentu ondarearen ikerketa sustatzea da.
Jaurlaritzaren arabera, beka eskatzeko beharrezkoa izango da unibertsitate graduko edo graduondoko titulua izatea, beti ere eskatzailearen ezagutza eremuak zerikusia badu dokumentu ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta bere balioa nabarmentzearekin. Gradu edo graduondoko titulu hori eduki ez arren, azken urtean ikasketa guztietan matrikulatuta dauden pertsonek ere jaso dezakete beka.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskatzaile bakoitzak beka eskaera bakarra egin ahal izango du.
Euskadiko Artxibo Historikoak lehenengo Euskadiko Gobernutik mantentzen den dokumentazio gehiena gordetzen du, 1936an sortu zenetik 1979ra arte. Gainera, hainbat erakunderen, gizarte-eragileren, enpresaren, familiaren eta norbanakoren artxibo-funtsak gordetzen ditu. Horiek guztiak Dokukliken kontsultatu daitezke, Euskadiko Artxiboen kontsulta atarian.
Funtsean, artxibo hau Eusko Jaurlaritzaren dokumentu-ondarean espezializatutako kultura-zerbitzua da, eta bere helburua da ondasun komun hori gordetzea, herritarrei hurbiltzea, balioan jartzea eta haren erabilera erraztea. Horretarako liburutegi bat ere badu, artxibistikako eta zientzia laguntzaileetako gaietan espezializatuta (paleografia, diplomatika, erakundeen historia...), bai eta tokiko funtsetan ere (historia, artea...), eta 10,600 dokumentu inguru ditu erabiltzaileen eskura. Era berean, seriatutako 100 argitalpen-titulu baino gehiago ditu, batik bat artxibistikari, dokumentuen kudeaketari eta historiari eskainiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.