Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua, Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia. ZINEBI

33 euskal ekoizpen aurkeztuko dira ZINEBIN

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 10etik 17ra izango da, guztira 128 filme aurkeztuko direlarik

I. Altuna

Miércoles, 1 de noviembre 2023, 12:41

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, 43 estatuetako 128 film aurkeztuko ditu bere 65. edizioan. Jaialdia azaroaren 10etik 17ra izango eta aurtengo programazioan euskal ekoizpenek ere presentzia nabarmena izango dute, izan ere 33 aukeratu dira guztira. Nabarmentzekoa da lanen % 50 baino gehiago emakumeek zuzendu dituztela eta gainera, proiektatuko diren film guztiek euskerazko azpitituluak izango dituzte.

Publicidad

ZINEBIren proiekzioak bi zatitan banatzen dira: Sail Ofiziala (nazioarteko bi lehiaketak barne) eta beste proiekzio batzuk. Sail Ofizialaren barruan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 58 filme hartuko ditu, ZINEBIko hautaketa batzordeko kideek aurten ikusi dituzten 3.900 baino gehiagoren artean hautatuak, eta Estatuan estreinatzen diren 35 estatutatik datozenak. Horien artean, zazpi euskal ekoizpen (edo koprodukzioak), Jaialdiaren inaugurazio ekitaldiaren amaieran proiektatuko direnak: 'Agrio' (David Pérez Sañudo), 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy), 'In a Nearby Field' (Laida Lertxundi y Ren Ebel), 'Memories of an Empty House' (Bruno Carnide), 'La mujer ilustrada' (Isabel Herguera), 'Todo lo cubre la sal' (Joana Moya) eta 'Ximinoa' (Itziar Leemans).

Sail Ofizialeko beste lehiaketa ZIFF – ZINEBI First Film opera prima film luzearena da, non 10 estatutatik etorritako 9 film luze lehiatuko diren. Horiek guztiak lehen aldiz proiektatuko dira Estatuan eta horien artean dago 'Zarata' euskal ekoizpena, Tamara García Iglesiasek zuzendua eta uztailean FID Marseillen (Frantzia) mundu mailako estreinaldia izan zuena.

Beste sailak

Sail paraleloen barruan, ZINEBIk 2023ko film luze dokumental onenetako batzuk aurkeztuko ditu Beautiful Docs. Munduko film luze dokumentalen panorama sailean, azken hamabi hilabeteetan mundu osoan estreinatutako hamar film luzeren sorta.

Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi sailaren programazioan 20 film labur eta sei dokumental izango dira, eta honako hauen film berriak ikusi ahal izango dira: Marta Etura ('Lucía'), Lara Eizagirre ('Pelikula baten bila'), Irati Gorostidi ('Contadores'), Bertha Gaztelumendi y Rosa Zufía ('Arnasa betean, emakume zinegileak'), Gentzane Martinez de Osaba ('Aire!'), Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Olatz González Abrisketa ('Pizti bat agian') edo José Alberto Andrés Lacastaren Manolo Kabezabolo ('Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí'), dokumental luzea, punk musikari ikonikoarekiko hurbilketa oso pertsonala.

Publicidad

Bestalde, zinema garaikideko izen garrantzitsu batzuen ibilbide profesional eta artistikoak aitortuko ditu jaialdiak Ohorezko Mikeldi Sariak banatuz. Aurtengo edizioan jaialdiak bi zinemagileri – Frederick Wiseman eta Rita Azevedo Gomes- eta Félix Linares kazetari eta zinema kritikariari emango dizkie sari hauek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad