![Euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartzeko laguntzak emango ditu SPRIk](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202007/21/media/cortadas/spri1-kkfE-U110861372697wxB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartzeko laguntzak emango ditu SPRIk](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202007/21/media/cortadas/spri1-kkfE-U110861372697wxB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Martes, 21 de julio 2020, 12:18
Eusko Jaurlaritzak Pilotu programa jarri du abian, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez. Programaren bidez, laguntzak banatuko dira euskal ETEen artean, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango diora, eta eskaerak egiteko epea zabalik dago urriaren 30era arte.
SPRIk jakinarazi duenez, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak diseinatu eta abiatu du Pilotu programa, 200.000 euroko aurrekontuarekin. Euskal ETEek beren nazioartekotze prozesuetan dituzten eskakizun berriei erantzutea da helburua. Kasu honetan, laguntzak bereziki zuzentzen dira nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenera, betiere sozialki errentagarriak eta jasangarriak badira.
Programaren arduradunen arabera, euskal enpresei laguntzeko premia hori sortu da, badaudelako proiektu berritzaile bat probatu nahi duten udalak, garapen agentziak eta nazioarteko izaerako beste erakunde batzuk, proiektu horiek funtzionatzen dutela bermatu nahi dutenak nazioarteko lizitaziora eraman aurretik. Hala, euskal ETEak aurreikuspen hobeekin eta arriskuak minimizatuko dituen esperientzia batekin sartuko dira prozesu horietan.
«Alde ugariko funtsek mundu osoan finantzatzen dituzten azpiegitura proiektu handiek aukera ugari irekitzen dituzte proiektu berritzaileentzat, eta horietan aurretiazko prototipo bat behar da inbertsio handiak egin baino lehen, proiektua bideragarria eta jasangarria dela bermatzeko«, azaldu dute.
Bada, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak erabaki du test horiek abiarazteko laguntza emango diela euskal enpresei, eta erabaki hori beste modu bat da euren lehiakortasuna nazioartekotzearen bitartez bultzatzeko.
Hala, Pilotu programan proiektuaren gastuak partekatu egingo dira: kostuaren %49 proiektu pilotua ezarri nahi duen nazioarteko erakundeak beteko du, eta gainerakoa proiektua garatuko duen euskal enpresak. ETEak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren dirulaguntza jasoko du proiektuan parte hartzeko, gehienez kostuaren %51raino eta 50.000 euroko mugarekin. Proiektuaren zenbatekoak ezingo du izan 250.000 euro baino handiagoa.
Dirulaguntzaren xede diren kontzeptuak dira proiektuaren diseinuarekin eta inplementazioarekin zerikusia dutenak, bai eta emaitzak eskuratu eta aztertzearekin lotuta daudenak ere; hala, pilotuan zehar lortutako esperientziaren arabera, jakin ahal izango da posible den pilotu hori bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.