Borrar
Euskal Herriko naturaguneak aztertuko ditu Natur Zientzien V. Topaketak

Euskal Herriko naturaguneak aztertuko ditu Natur Zientzien V. Topaketak

EuskalNatura elkarteak eta UEUren Natur Zientzia sailak antolatuta, Iruñean egingo dira azaroaren 18 eta 19an

I. Altuna

Donostia

Miércoles, 1 de noviembre 2023, 18:31

UEUren Natur Zientziak sailak eta EuskalNatura Elkarteak Natur Zientzien V. Topaketa antolatu dute azaroaren 18 eta 19an Iruñean, 'Ezagutzaz josi' lelopean, Euskal Herriko naturaguneen ezagutza zientifikoa argitara emateko helburuarekin.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, topaketaren bosgarren ekitaldian Euskal Herriko naturaguneak izango dira ardatz. Mikel Etxeberriaren esanetan, «zoritxarrez, gero eta ohikoagoa da mundu mailako problemetan arreta jarri eta handitasun horretan galtzea. Arazo globalek Euskal Herriari ere eragiten diote, jakina, baina ekiteko garaian askoz ere errazagoa da eskala txikian eragitea mundu mailan baino, horregatik landuko ditugu, besteak beste, Urdaibai, Irati eta Arabako Hegoaldeko Mendiak». Honela, hizlariek naturagune horiek oinarri hartuta landuko dituzte euren gaiak, tokiko ikerketa eta jakintzetatik. Hala ere, mundu mailako arazoei buruz ere arituko direla gaineratu dute.

Guztira 16 adituk parte hartuko dute, hamaika erakundetako ordezkariak, hala nola, EHU, BC3, Neiker, GFA, Azti edota PIE-EHU, «euren ezagutza partekatu eta eztabaida interesgarriak sortzen». «Azken finean gure bi helburu nagusi lortzen lagunduko digute: ezagutza zabaltzean eta partaideen saretzean», adierazi dute.

Topaketa lau modulutan atondu da: 'Naturguneen arteko arrakalak eta zubiak', 'Urak bizigarri', 'Espezieen bersartzeak: biodibertsitatea eraikitzen' era 'Babesguneak urperatu'. Moduluez harago, mahai-inguru bat ere izango da, azaroaren 18an, kontserbazioak XXI. mendean dituen arazo eta erronkak jorratzeko.

Azkenik, poster saio bat ere izango da, eta bertan nahi duenak bere posterra eraman ahal izango du bere lanaren berri emateko eta moduluetan landu gabe utzitako gaiei toki bat egiteko.

Jardunaldia Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen profesionalen eta naturazaleen topagunea izateko jaio zen duela bederatzi urte eta jakintza elkarbanatzea eta elkarlana sustatzea du helburu. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko naturaguneak aztertuko ditu Natur Zientzien V. Topaketak