Paskual Rekalde, Arantza Lekuona (poemarekin) eta Andres Alberdi. Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak dohaintzan jaso du Bitoriano Gandiagak Juan Mari Lekuonari oparitutako poema bat

Eskuz idatzita dago eta Lekuona euskaltzain oso izendatu zuenean oparitu zion Gandiagak

DV

Donostia

Viernes, 14 de marzo 2025, 12:37

Juan Mari Lekuonaren ilobak dohaintzan eman dio Euskaltzaindiari 1988an Bitoriano Gandiagak bere lagun euskaltzain oiartzuarrari idatzitako poema. Eskuz idatzita dago eta Lekuona euskaltzain oso izendatu zuenean oparitu zion Gandiagak, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.

Publicidad

Poemak azken lerroetan, honela dio: «(...) Euskaltzaindiko zeure / sarrera-hitzaldia / txalotzeko dakartzudan / txalopilla eskuetan / noiz lehertukoz beste / bestelakorik aurkitzen / laurogei ta zortziko / uztailaren hogeitahamar / zuretzat, niretzat eta / beste askorentzako / egun hain eder honetan / lagun Juan Mari».

Juan Mari Lekuona Oiartzunen jaio zen, 1927ko azaroaren 11n, eta Donostian hil, 2005eko abenduaren 5ean. Apaiza, Teologian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko katedraduna izan zen. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskararen Akademiak 1963ko maiatzaren 18an, eta euskaltzain oso 1987ko abenduaren 18an.

Oianburu ezizena erabiliz, 'Zeruko Argia', 'Olerti', 'Egan' eta 'El Bidasoa' aldizkarietan idatzi zuen. Poeta moduan nabarmendu zen batez ere, baina bestelako lanak ere egin zituen.

Euskaltzale eta euskal ikertzaile familia ezaguneko kide (Manuel Lekuona euskaltzainburua zen bere osaba), ahozko euskal literatura aztertu zuen, ikerketa ugari onduz ('Ahozko euskal literatura', 1982, Erein).

Andres Urrutia euskaltzainburuak «amultsuki» gogoratu du Lekuona «euskaltzain kidea». Azaldu duenez, «Akademiaren ekimenetan eta arduretan sendo, gure artetik joan aurreko boladan egin genion bisita Xabier Kintana euskaltzainak eta biok. Ohi bezalaxe, gozo hartu gintuen eta euren poesia lanei buruz hitz egin zigun».

Publicidad

«Poemen artean, bazen Gandiaga ohorezko euskaltzainarena. Juan Mari Lekuona Gandiagaren hilberri txostenaren egilea ere izan zen. Honela, poeta bitzuok estekaturik», adierazi du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad