Duela bi urte Baionan euskararen alde egindako manifestaldia. Michelena

Euskara normalizatzeko arauen aurka izandako epaien inguruan hausnartzeko jardunaldia

Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta, larunbatean egingo dute Andoainen

I. A.

Donostia

Miércoles, 25 de octubre 2023, 14:10

Euskara normalizatzeko arau eta neurrien aurka epai ugari izan da azkenaldian eta Euskalgintzaren Kontseiluarentzat eta Eusko Ikaskuntzarentzat, egoera honen aurrean «ezinbestekoa» da euskararen normalizazioan eta, ondorioz, «euskaldunon egunerokoaren normalizazioan aurrera egiteko lege jokalekuaz gogoeta egitea, aztertzea zein den egungo testuingurua eta zeintzuk diren eman beharreko urratsak euskarak legezko zoru bat izan dezan«.

Publicidad

Testuinguru honetan, bi erakundeek 'Legezko zoru bat euskararentzat' lelopoean jardunaldia antolatu dute larunbaterako, urriaren 28rako, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Jardunaldian zehar bi mahai inguru izango dira: 'Nork eta zeren arabera epaitzen du euskara?' eta 'Hizkuntz eskubideak giza eskubide. Aukera bat berdintasunerako?'.

Lehenean, Iñigo Urrutia legelariak eta Unai Iturriotz abokatuak parte hartuko dute, Zelai Nikolas legelariak moderatuta; bigarren mahainguruan, Benet Salellas legelari katalana, Andoni Barreña Garabide hizkuntza lankidetza elkarteko ordezkaria eta Paul Bilbao Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bideratzaileak hitz egingo dute, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak moderatuta.

Jardunaldia 10:00etatik 13:00era egingo da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian.

«Oldarraldi judiziala»

Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, Hego Euskal Herrian, «oldarraldi judizial bat» bizi da azkenaldean. Iparraldean ere «oldarraldia indartsua eta hondokoa» dela gaineratu dute, Nafarroako zati handi batean bezala, «ofizialtasunaren aitortza bera ukatua baitzaio euskarari, eta, ondorioz, ukatua baitzaie euskaldunei». Horren guztiaren aurrean, euskalgintzak manifestaziora deitu du azaroaren 4an Bilbon, euskararen alde eta oldarraldiaren kontra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad