Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Martes, 16 de julio 2024, 13:29
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak 'Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean' izena daraman espezializazio diploma jarri dute martxan, UZEI eta Vicomtech erakundeen laguntzarekin. Bere sustatzaileen arabera, espezializazio diploma teoriko-praktikoa izango da eta irakasleak Euskaltzaindiaren eguneroko egitasmoetan ari diren euskaltzainak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak izango dira.
Euskaltzaindiak bere eginkizuna, egitasmoak eta horien gizarteratze lanak aurrera eramateko, profesional berriak erakarri eta prestatu nahi ditu, eta hori izango da, besteak beste, formakuntza honen helburua, euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko «prestakuntza sendoa» eskaintzea etorkizuneko profesionalei. Akademiak bere sorreratik dituen sailen artean Iker Saila dago, euskararen estandarizazioa XXI. mendean aztertzea duena eginkizun, eta Jagon Saila, euskararen erabilera soziala sustatzea duena helburu, horretan diharduten gainerako eragileekin batera lan eginez. Bada espezializazio diploma berri honek sail hauetan lan egiteko adituak sortu nahi ditu.
Besteak beste, hauek izan daitezke espezializazio diploma egiten duten pertsonen lanbideak: Euskaltzaindiaren egitasmoetako teknikaria (corpusgintza, lexikografia, dialektologia, onomastika, morfosintaxia, hizkuntza zuzenbidea, euskararen erabilera soziala); espezializazio diploman lantzen diren gaien arloko teknikaria erakunde publiko, pribatu eta elkarteetan; espezializazio diploman lantzen diren gaien arloko ikertzailea; euskara teknikaria erakunde publiko, pribatu eta elkarteetan.
Graduondokoa modalitate erdi presentzialean egingo da, eta ikastaroa 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko maiatzaren 23an amaituko da. Saio presentzialak astearte eta ostegun goizetan izango dira (10:00etatik 13:00etara), gehienak Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostian. Euskaltzaindiaren diru laguntzari esker, matrikula merkeagoa izango da (3.150 euro).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.