Urgente Apagón general en toda España
Antolatzaileak, jardunaldia aurkeztu zuten egunean. E.A.

Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideekiko elkarlana aztergai larunbatean Azpeitian

Kultur Sorkuntzarn Transmisioa Taldeak antolatuta, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu dira

I.A.

Donostia

Jueves, 24 de octubre 2024, 13:38

'Euskal kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak' jardunaldien hirugarren edizioa egingo da Azpeitiko San Agustin kulturgunean larunbatean, urriaren 26an, Ahotseneak, Bertsozale elkarteak, EIEk, EIZIEk, Elkar fundazioak, Euskal Wikilarien Elkarteak, Hik Hasik, Jakinek, Lanarteak eta UEUk osatutako Kultur Sorkuntzaren Transmisioa Taldeak antolatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko udalaren laguntzarekin.

Publicidad

Antolakuntzatik adierazi dutenez, ekimenaren helburua, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bere osotasunean aztertu eta kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiekin elkarlanean transmisioa bermatuko duten neurri eraginkorrak proposatu eta adostea da.

Transmisioan eragile diren eremu guztiak aztertzea delarik xedea, 2019ko lehen jardunaldietan, euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hezkuntza arautua izan zituzten aztergai. 2021eko bigarren jardunaldietan, hezkuntza araututik kanpo euskarazko kulturgintza nola transmititzen dugun hausnartu zuten. Oraingo honetan, hedabideak izango dira hausnarketagai.

Egitaraua

Larunbateko topaketa 09:15ean hasiko da, ongietorriarekin, eta ondoren, Behategia Euskal Hedazbideen Behatokiko Libe Mimenzak 'Euskarazko kulturgintzaren presentzia hedabideetan' azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu.

Kafea hartzeko tartearen ondoren, 11:00etatik 13:00etara 'Zertan da euskarazko kulturgintzaren komunikazio jarduna?' mahai-inguruan izango dira Iñaki Etxeleku aktore, kultur eragile eta kazetaria, Ane Zuazubiskar bertsolari eta kazetaria eta Josune Velez de Mendizabal aktore, ipuin kontalari eta kazetari ohia.

Publicidad

Bazkalostean, 'Kultur kuotak hedabideetan: nazioarteko ereduak' gaia landuko dute 14:00etatik 16:00etara. Alde batetik, Amagoia Gurrutxaga Uranga Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko koordinatzaileak 'Kultur kuoten bilakaera nazioartean eta egungo panorama' hitzaldia eskainiko du, eta bestetik Pol Cruz-Corominas Plataforma per la Llengua erakundeko Kultura Batzordeko aholkulariak 'Kataluniako kultur kuota sistema eta Espainiako Ikus-entzunezko Lege berria' izango ditu hizpide.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad