Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Viernes, 14 de junio 2024, 13:42
Azken bost-sei urteetan euskarazko rol joko argitaraturik apenas egotetik estilo, gai eta proposamen oso ezberdina duten kalitate handiko rol joko andana egotera igaro da: Atopia, Adur, Pastorrola, Makina Maixu, Centauri, Gudamailu... Joera berri honek ziurrenez mundu osoan rol jokoek bizi duten osasun onarekin zerikusi zuzena du.
Rol jokoak zer diren azaldu, euskarazko azken urteetako uztari erreparatu eta fikzio kolaboratibozko munduetan murgiltzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Rolariak Kultura Elkarteak, elkarlanean, uda ikastaroa antolatu dute larunbatean. 'Euskarazko Rol Jokoen Olatu Berria' izenburupean, Eibarko UEUren egoitzan izango da, 9:45etik aurrera.
Egun osoko saio honetan Rolariak Kultura Elkartetik euskarazko rol jokoetara sarrera bat eskainiko da: zer dagoen, nola sortu den ezagutzetik hasi (horretarako rol joko hauen sortzaileekin kontatuko da) eta euskaraz rolean aritzeko zabaldu diren aukera eta modu berriez hitz egiteraino. Saioan zehar rol jokoek hezkuntzarako eta euskarazko sorkuntza eta kulturgintzarako zabaltzen dituzten aukerak ere aztertuko dira, orain arte sortutako jokoak aurkeztu eta rol jokoen sorkuntzan murgilduta dauden egileekin batera.
Saioak, alde batetik, dibulgazio, elkarrizketa eta eztabaida seriorako espazioa zabaldu nahi du, eta, beste alde batetik, euskarazko rolak utzi digun uztan murgildu eta gozatzeko tarte ludikoa zabaldu. «Biak ala biak garrantzitsuak eta osagarriak iruditzen zaizkigu rol jokoak zer diren lehen aldiz deskubritu nahi dituenarentzat zein aspalditik jokatzen ari denarentzat», adierazi dute antolatzaileek.
UEUk lehengo astean eman zion hasiera udako ikastaroen 52. ikastaldiari Iruñan 'Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian' jardunaldiarekin. Larunbateko saioaren ondoren, datorren astean beste bi iritsiko dira, biak ere Eibarren. Astelehenean, ekainak 17, Matematikari Euskaldunen VI. Topaketak izango dira, eta hurrengo egunean 'Globalizazioaren ondorenaz eta egokitzapen aroaz' izenburua daraman ikastaroa.
Aurten hogei jardunaldi eta topaketa antolatu dira hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin, uztailaren 10era arte burutuko direnak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.