![Eusko Ikaskuntzak eta Tokikomek hitzarmena sinatu dute elkarlanean sakontzeko](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/10/Eusko%20ikaskuntza-tokikom.jpg)
![Eusko Ikaskuntzak eta Tokikomek hitzarmena sinatu dute elkarlanean sakontzeko](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/10/Eusko%20ikaskuntza-tokikom.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Miércoles, 10 de julio 2024, 12:58
Eusko Ikaskuntzak eta Toki Hedabideen Bateraguneak (Tokikkom) lankidetza hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen arteko harremanak sendotu eta elkarlan ildoetan sakontzeko, besteak beste, «egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteratzeko» asmoz. Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Alaitz Artolazabal Tokikomeko zuzendari nagusiak sinatu dute hitzarmen hau.
Bi erakundeotako iturriek jakinarazi dutenez, hitzarmenaren bidez, beraien artean elkarrizketa sustatu eta sinergiak sortu nahi dituzte, edukien ezagutza sustatu eta zorroztasuna lortzeko. Horretarako, ezagutza trukatzeko konpromisoa adierazi dute, bai eta elkarren lan batzordeetan parte hartzekoa ere ekarpen adierazgarriak egin ditzaketen kasuetan. Hitzarmenean jasotzeko lanen jarraipena egiteko batzorde bat ere eratuko dute, elkarrekin egin beharreko lanak adostu zein egindakoen balorazioa egiteko.
Ana Urkizaren hitzetan, «hitzarmen honek Euskal Herriko txoko anitzeko errealitateetara hurbiltzen gaitu, elkar ezagutzeko, hausnartzeko eta batera erronkei erantzuna emateko bidea zabalduko duelarik. Tokikomen tokiko gertutasun hori ezinbestekoa da, gizartearengana heldu eta eurekin elkarlanean eragiteko, guztion ongizatearen mesedetan».
Artolazabalek, berriz, nabarmendu du hitzarmenak aukera emango diela toki komunikabideei «Eusko Ikaskuntzak hizkuntza, kultura eta ezagutzaren bueltan egiten duen lanketa gizarteratzeko», eta «aukera paregabea» dela «bestelako proiektu pausatuagoetarako sarbidea izan eta toki komunikabideetan sakon aztertu eta zabaldu ahal izateko».
Hitzarmenaren eta elkarlanerako gogoaren lehen ondorio gisa, Eusko Ikaskuntzak urriaren 2an, 3an eta 4an Gasteizen antolatu duen 'Elkartzen Gaituena' XIX. Biltzarreko babesle izatera pasako da Tokikom.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.