Secciones
Servicios
Destacamos
«Goxoa bezain gordina» den nobela idatzi du Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) idazle eta kazetariak. 'Puntobobo' (Erein) liburuak emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ditu ardatz. Autorearen esanetan, «maitasuna eta isileko harremanak» islatzen dira, eta esaten denak bezainbesteko garrantzia du «esaten ez denak».
Hamar urte igaro dira Itxasok bere lehen eleberria idatzi zuenetik, 'Ni, Vera', Zilarrezko Euskadi Saria lortu zuena. Doktore-tesia prestatzeari ekin zion ondoren, eta «urteak» eraman ditu zerbait egin nahian, «baina ezin nuen», onartu du. 'Punto bobo' liburua azkeneko urtean idatzi du, «ia mugitu ezin nuen garai batetan», aitortu du. «Zertaz idatzi banekien, eta horren inguruan egin dut».
Familia bereko lau emakume dira protagonista, guztiz desberdinak beraien artean. Ama, Ixi, Malen eta Joane, eta beraiekin enpatizatzeko «saiakera» egin duela onartu du Itxaso Martinek. Liburuak 11 kapitulu ditu eta bi denbora lerrotan gertatzen dira. Orainaldikoek, ama-alaba batzuen arteko ordubeteko elkarrizketa bat islatzen dute, narratzailerik gabeko kontakizuna. Iraganekoek, bizitza oso bat kontatzen dute eta tarteka, «errealismo majikora» jo du idazleak, «giro mistiko batean» bizi diren ama eta haurraren istorioa azaltzeko, Inazio Mujika editorearen esanetan. Estilo «soila» eta «gardena» aurkituko du irakurleak, «eta esaten den horrezaz gain, kasik garrantzitsuagoa den beste zerbait» aditzera ematen duela azaldu du autoreak.
Liburuan hainbat gai jorratzen ditu idazle donostiarrak, hala nola, familiarteko dinamikak eta tabuak, -«esaten ez denak obsesionatzen nau», adierazi du-, gizarteak desberdinari egiten dion presioa, osasun mentala, baita erditze ostekoa ere, edo amatasuna bizitzeko modu desberdinak. Gai hauek gizarte matxista eta patriarkal baten testuinguruan planteatu ditu Itxaso Martinek, non «ezkontza, eskola eta medikuntza dira horren ordezkari nagusi».
Liburuaren izenburuari dagokionez, «puntobobo puntu mota bat» dela azaldu du idazleak, puntua egiten hasterakoan ikasi ohi den lehena eta haurrentzat egiten diren artilezko jantzietan erabiliena. «Eleberri honetan protagonista gehienek puntua egiten dute eta hori dute bizibide eta salbazio». Baina ez hori bakarrik, protagonistetako baten ezaugarri esanguratsu baten berri ematen duen hitz bat da izenburua bera, «jaio aurretik jada 'normaltzat' joko ez duten Ixirena».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.