

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Lunes, 14 de abril 2025, 13:42
Galtzagorri elkarteak 'Liburu hari boom' egitasmo berria jarriko du martxan 2025. urtean, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuarekin batera, zortzi urtez abian egon den 'Booktuberboom_+' egitasmoaren jarraipen bezala. Galtzagorri elkartetik jakinarazi dutenez, ekimen berria eraldatuta etorriko da, «sare sozialak eta pantailak alde batera utzi eta literaturari, elkarrizketari eta sormenari ateak irekiko dizkiegulako».
Hain zuzen ere, 'Liburu hari boom' egitasmoaren xede nagusiak 12 eta 18 urte bitarteko gazteei irakurtzeko bide berriak zabaltzea eta haien artean irakurketak partekatzeko espazioak sortzea dira. Hala, alde batetik, aurrez aurreko saioak egingo dira gazteekin liburutegietan, eta, beste batetik, liburu iruzkinen lehiaketa bat izango da, non egileak gomendioa landuko duen arte adierazpidea hautatu ahalko duen.
Galtzagorri elkartea 1990ean sortu zen gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko, bitartekariak trebatzeko eta euskarazko haur eta gazte literatura ezagutarazteko egitasmoak lantzeko helburuarekin. Ordutik, eta EAEko Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean hainbat, egitasmo jarri ditu martxan.
Proiektu ezagunenen artean aipa daitezke haur txikien gurasoei eta hezitzaileei zuzendutako Bularretik Mintzora egitasmoa, 2007an abiatu zuena. Baita ere gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko eta literaturari buruzko edukiak sareetan zabaltzeko Booktuberboom_+ egitasmoa, 2017 urtetik orain arte sustatu duena. Orain, gazteei irakurketa bide berriak zabaltzeko eta haien preskriptore lana bultzatzeko xedez sortu du 'Liburu hari boom' egitasmoa, urte honetan abian jarriko duena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.