

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Lunes, 17 de marzo 2025, 17:45
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Gazteen Dantza Topaketaren hirugarren edizioa Seguran ospatuko da ekainaren 27tik 29ra. Ekimen honek Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko dantzari gazteak bilduko ditu, euskal dantza tradizionalaren etorkizuna bermatzeko helburuarekin. Bertaratzen direnek harremanak sustatzeko, dantzaz modu ludiko batean gozatzeko eta belaunaldien arteko transmisioa sendotzeko aukera izango dute.
Topaketaren helburu nagusien artean dago dantza taldeen biziraupena bermatzea, gure dantza tradizionalaren kontserbazioa eta hedapena sustatuz. Azken urteotan, gazteen artean taldeetatik aldentzeko joera areagotu da, eta horrek belaunaldien arteko erreleboa arriskuan jar dezake. Horri aurre egiteko, ezinbestekoa da taldeko kide izatearen sentimendua indartzea eta bakoitzaren garrantzia azpimarratzea.
Topaketa honetan parte hartzaileek hausnarketa dinamikez, tailerrez, dantza erronkez, emanaldiez eta topaguneez gozatuko dute, «dantzarien komunitatea indartzeko eta dantza taldeek gaur egun dituzten erronkei erantzuteko«, azaldu dute antolatzaileek.
Horregatik, 2000. eta 2009. urteen artean jaiotako dantzari guztiak animatu dituzte izena ematera eta «esperientzia paregabe honetan parte hartzera». Izena emateko epea ostiralean bukatuko da, martxoaren 21ean. https://bit.ly/izenemateak25 estekan egin daiteke izen-ematea.
Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zen, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko asmoz. Irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da, eta euskal dantzak sustatzea eta babestea du helburu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.