Borrar
Maite Larburu, Jon Maya eta June San Sebastián, liburuarekin. Lusa
Gerraren aurkako aldarria
KLERA

Gerraren aurkako aldarria

Hitzak, irudiak, dantza eta musika uztartzen ditu Jon Mayaren ideia batetik abiatutako proiektuak

Itziar Altuna

Donostia

Martes, 12 de noviembre 2024, 18:33

Diziplina arteko proiektua da 'Klera' (Elkar), artearen begirada ezberdinetatik gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen duena. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide Jon Mayaren ideia batetik sortu den proiektuak. Leire Bilbaoren testuak eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azaltzen dira liburuan.

Gerra batetan harrapatuta dagoen haur baten istorioa kontatzen da, eta protagonista haur bat izan arren, ez da bereziki haurrei zuzendutako lana, baina bai beraiekin «partekatzekoa», Antxiñe Mendizabal editorearen esanetan. Eta helduek gerraren ondorioei buruz gogoeta egiteko eta «sentitzeko», izan ere «haur errugabeak hiltzen diren gerra askotxo ikusten ari gara azken aldian eta liburu hau horren aurkako aldarria da».

Duela urtebete jarri zuen abian proiektua Jon Maya dantzariak, arteak «kontzientziak astidu» behar dituela uste duelako. Kukai dantzak iaz giza eskubideen inguruko lan bat abiatu zuen eta aurten bigarrenari ekiteko garaian, «gure ohiko moldeak beste formatu batetara eramatea» erabaki zuten. Lehenengo, Leire Bilbaorekin hitz egin zuten testu bat idatz zezan, eta ondoren «beste kapak jartzen» joan ziren, ilustrazioak eta musika. Paraleloki, Kukai dantza taldeko kideak bideoak osatzen joan ziren, David Bernuesen laguntzarekin. Proiektua «goxoa» iruditu zaio Mayari, «xumea ematen badu ere, geruza pila dituena, jende askoren begirada oso diferenteak jasotzen dituena bere txikitasunean eta oso beharrezkoa gaur egun». Estetikoki, lengoaia artistiko guzti hauek elkartzea «ariketa oso ederra» izan dela aitortu du Klera proiektuaren zuzendari artistikoak.

Diziplina desberdinak

Liburuak «esku asko, begi asko eta bihotz asko» izan dituela onartu du Leire Bilbaok. Proiektua Jon Mayaren dei batekin hasi zela kontatu du, «dantzarien jardun eszenikoa oholtzan hasi eta bukatzen zela azaldu zidan, eta bazuela euskarri fisiko bat edukitzeko gogoa, eta euskarri hori liburu bat izan zitekeela». Honela, «askatasun osoarekin» idazteari ekin zion idazle ondarroarrak. Une horretan Ukrainiako gerra «puri-purian» zegoen eta handik gutxira hasi ziren Gazako bonbardaketak, eta garbi ikusi zuen haurrak gerretan nola hiltzen dituzten kontatu zezaketela, izan ere «dantza espresiobide egokia da horrelako gai bat plazaratzeko».

Koadernoa «laburra» da, eta testuak «isiltasun asko» ditu. Hitza du oinarri istorioak, baina beste lengoaia artistikoek gertatzen dena «betetzen» dute, eta horrek egiten du «hain eder» kuaderno hau Leire Bilbaorentzat. Gainera, «beste dimentsio batetara» pasatzen dela uste du, baldin eta ahots-gora irakurtzen bada, izan ere horrek irakurlea proiektuaren parte sentiaraziko du.

June San Sebastianentzat lehen libura izan da ilustratzaile lanetan. Koloreak elementu grafiko garrantzitsua izan direla adierazi du, «hain gai gordina izanik haurrei hurbiltzeko elementua izan da, nahiz eta txuri-beltzaren beharra nabaritu». Besteak beste, gorriaren errepikapena nabaria da. Bestalde, protagonista edozein haur izan daitekeenez, anonimatasuna ematea erabaki zuten. Ez du izenik, eta bere aurpegia ez da garbi ageri, urrutitik edo bizkarrez dago gehienetan, bere ile beltz eta bota gorriekin. Ahorik ere ez du izan ere umeek gerran «ezin dute ezer egin eta ezer esan».

Proiektua aurkeztu ziotenean, Maite Larbururi zaila egin zitzaion irudikatzea «zer izango zen horrenbeste arte diziplinetako pertsonak elkartuko zuen objektua». Haurrei errealitatea «edulkoratzen» zaien garai hauetan, «errealitatez bustirik» iristen zaie liburu hau. Baita musika, «opakoa» eta «distira» erabiliz. Honela, soinu opakoetarako harramazkak, harriak edo pausuak erabili ditu, eta gainean armonia zikloak, «distira» puntu hori emateko. Musikari hernaniarraren ustez, «bete-betean jo dugu dianan, liburu honek dantza egiten du, hotsa du eta irakurri egin daiteke, baita begiak itxita ere». Distantziatik egin den lana, «guk luxu hori dugu, gerra bat soinu eta irudi bihurtzearena, baina distantzi batetatik, bestela ezin delako».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gerraren aurkako aldarria