Urgente Cortada la N-121-A por una colisión entre dos camiones que deja dos heridos graves
Ardi ile mozte erakusketa, Legazpiko Artzain Egunean.

Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin ospatuko da irailaren 3an

Hainbat ekitaldi eta omenaldi izango dira egun osoan zehar, Artzain Txakur lehiaketa besteak beste

I. A.

Legazpi

Viernes, 25 de agosto 2023, 17:19

Beste urte batez, Legazpi artzainen lanarem eta bizimoduaren erakusleihorik onenean bihurtuko da datorren irailaren 3an, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko baita bertan. Dena prest dago legazpiarrek eta bisitariek eguna girorik onenean goza dezaten, latxa ardiaren, Idiazabal gaztaren eta artzain-txakurraren inguruko egitaru oparoari esker.

Publicidad

Jarduera nagusiak goizean zehar burutuko dira: gazta eta sagardoa dastatzeko postuetara hurbiltzeko aukera izango dute herritarrek. Artisautza postuak ere izango dira, baita gazta egiteko tailerrak, ardi ile mozteak, ardi-aziendaren erakusketa, ardi-okelaren lehiaketa eta, batez ere, Gipuzkoako Artzain Gaztaren lehiaketaren 39. edizioa. Iaz, Artzai Gazta elkarteko 23 partaide bildu ziren eta Otatza baserriko Jose Insausti ordiziarrak jaso zuen lehen saria. Bigarren saria Elgoibarko Mausitxarentzat izan zen eta hirugarrena Zegamako Xabier Azurmendirentzat.

Jardunaldian zehar bizitza artzaintzan eman duten artzainak omenduko. Aurten Joxe Mari eta Benjamin Altxu Almandoz artzain amerikarrek jasoko dute saria, baina baita sektore hau zabaltzen lan egin duten bi legazpiarrek ere: Erreizabal Baserriko Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola.

Artzain txakur lehiaketa

Bazkari herrikoiaren ondoren, arratsaldean, Gipuzkoako 54 Artzain txakur Txapelketa ospatuko da Urtatzako zelaian, eta irabazleak Euskadiko Txapelketan ere ordezkatuko du lurraldea. Aurtengoan sei partaide izango dira Miguel Arregi eta 'Goiz' (Oñati), Jose Mari Bengoa eta 'Zeu' (Oñati), Aitor Tato eta 'Txato' (Ataun), Jose Martin Tolosa eta Karpo (Ibarra), Mikel Velasco eta 'Gau' (Arrasate) eta Javier Zubiaurre eta 'Mendi' (Mutriku).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad